Charles Le Brun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Charles Le Brun
Le brun.jpg
Premier peintre du Roi Itzuli

1664 - 1690
Bizitza
Jaiotza Paris1619ko otsailaren  24a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1690eko otsailaren  22a (70 urte)
Hobiratze lekua Saint-Nicolas-du-Chardonnet Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) François Perrier
Simon Vouet
Nicolas Poussin
Ikaslea(k) Joseph Vivien
Nicolas Bertin
Louis de Silvestre
Jarduerak
Jarduerak margolaria, arkitektoa eta dekoratzailea
Lantokia(k) Versailles
Enplegatzailea(k) Gobelins lantegia
Garde-Meuble de la Couronne Itzuli
Lan nabarmenak Descent from the Cross Itzuli
Descent from the Cross Itzuli
The Chancelor Séguier Itzuli
Kidetza Académie royale de peinture et de sculpture Itzuli
Mugimendua Classicismea
Genero artistikoa erretratua

Charles Le Brun (Paris, 1619ko otsailaren 24a - ibidem, 1690eko otsailaren 22a) frantses margolaria eta dekoratzailea izan zen. Poussinen jarraitzailea izan zen, eta klasizista hura bezala, baina Le Brunek apaingarri gehiago erabili zuen bere lanetan. 1642an, Erromara joan zen eta han ezagutu zituen Italiako Errenazimentuko eta Barrokoko maisuen obrak. 1648an, Frantziako Académie de peinture et de sculpture delakoaren sorreran parte hartu zuen. 1650-1660 urteetan egin zituen bere koadro ospetsuenak: Afaria Simonen etxean; Séguier kantzilerra, eta 1662an Frantziako lehen margolari eta geroago Frantziako artegintzaren arduradun nagusi izendatu zuen Colbert ministroak. Aipagarri dira, koadroez gainera, Le Brunen tapiz-sailak (Les Saisons, Urtaroak; Alexandroren guduak, Luis XIV.aren historiak) eta Louvreko Museoan (Apoloren galeria) eta Versaillesko jauregian (Ispiluen galeria, Herkulesen egongela, eta Bakearen eta Gerraren egongelak) egin zituen dekorazio-lanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Le Brun Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.