Edukira joan

Charles Martin Wamika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Martin Wamika
3. elizbarrutiko apezpiku

2010eko martxoaren 2a - 2025eko urriaren 22a
Joseph B. Willigers (en) Itzuli
Elizbarrutia: Jinjako elizbarrutia
apezpiku titular

1993ko urriaren 18a - 2010eko martxoaren 2a
Braulio Sáez García (en) Itzuli - Dieter Geerlings (en) Itzuli
Elizbarrutia: Tacapae (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1993ko urriaren 18a - 2010eko martxoaren 2a
Elizbarrutia: Tororoko artxidiozesia
Bizitza
JaiotzaBudaka District (en) Itzuli1953ko abuztuaren 12a
Herrialdea Uganda
HeriotzaLubaga (en) Itzuli2025eko urriaren 22a (72 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Charles Martin Wamika (Budaka barrutia, 1953ko abuztuaren 12aKampala, 2025eko urriaren 22a) ugandar elizgizon katolikoa izan zen. 1993tik 2010era Tororoko apezpiku laguntzailea izan zen eta 2010etik 2025era Jinjako apezpikua.

Wamika 1953ko abuztuaren 12an jaio zen, gaur egungo Budaka barrutian, Ugandako Protektoratuko ekialdean. San Petri Claverren ikastetxean ikasi zuen, eta gero, 1964an, Nagongerako San Pio X.a apaizgaitegi txikira joan zen. Filosofia Guluko Alokolumgo Ugandako Martirien apaizgaitegi nagusian ikasi zun, eta gero teologia Kampalako Ggabako apaizgaitegi nagusian.[1][2]

1979ko irailaren 22an apaiztu zen, Tororoko elizbarrutian inkardinatuta geratuz. 1993ko urriaren 18an, Joan Paulo II.a aita santuak Tororoko apezpiku laguntzaile eta Tacapaeko apezpiku titular izendatu zuen. 1994ko otsailaren 19an jaso zuen apezpiku-ordinazioa Tororoko Ugandako Martirien katedralean, James Odongoren eskutik.[1]

2010eko martxoaren 2an, Benedikto XVI.a aita santuak Jinjako apezpiku izendatu zuen.[1][2][3] Kargu horretan Joseph Willigers ordezkatu zuen.[3][4] 2025eko urriaren 22an hil zen Kampalako Lubaga muinoko Ugandako Martirien ospitalean, 72 urte zituela.[5][6]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) «Bishop Charles Martin Wamika †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-10-25).
  2. a b (Ingelesez) Lukwago, Juliet; Waiswa, Juliet. «Jinja Diocese Gets New Bishop» New Vision (Kampala) 2010-03-02 (kontsulta data: 2025-10-25).
  3. a b (Ingelesez) «Africa/Uganda - Bishop of Jinja resigns, successor appointed» Agenzia Fides 2010-03-02 (kontsulta data: 2025-10-25).
  4. (Ingelesez) Walukamba, Aldon. «Busoga Pays Tribute to Bishop Willigers» Uganda Radio Network 2012-10-05 (kontsulta data: 2025-10-25).
  5. (Ingelesez) John, Mukasa. «Catholic Bishop of Jinja, Rt. Rev. Charles Martin Wamika has Passed on» Kalisho Info 2025-10-22 (kontsulta data: 2025-10-25).
  6. (Ingelesez) Nalugo, Mercy; Masiko, Godfrey. «Busoga region mourns Bishop Martin Wamika» Daily Monitor (Kampala) 2025-10-23 (kontsulta data: 2025-10-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]