Charles Pathé
Itxura
| Charles Pathé | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Chevry-Cossigny, 1863ko abenduaren 26a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Monte-Carlo, 1957ko abenduaren 25a (93 urte) |
| Hobiratze lekua | Cimetière ancien de Vincennes (en) |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | zinema ekoizlea, enpresaburua, gidoilaria eta film-zuzendaria |

Charles Pathé (Chevry-Cossigny, 1863ko abenduaren 26a - Monako, 1957ko abenduaren 25a) industria-gizon frantsesa izan zen. Edisonen tresnarekin lehenengo eta Jolyren fotozootropoarekin geroago, Frantziako eta Europako bere garaiko zinema-industriarik handienetakoa sortu zuen 1896an. Estatu Batuetako konpainien konkurrentziari aurre egiteko asmoz, Joinvilleko estudioak eraiki zituen 1925ean. Horrez gainera, zinemak asko zor dio Pathéri: filmen eskuzko kolore emateak (Pathécolor), formatu ez-estandarrei emandako bultzada (Pathé-Kok, Pathé-Baby, Pathé-Rural), oraindik Frantzia guztian zabalik dauden areto asko ireki izana eta fonografiaren hedapena (Pathé-Marconi).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.