Charles Willard Moore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Charles Willard Moore
Bizitza
Jaiotza Benton Harbor (Michigan)1925eko urriaren 31
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Austin
Heriotza Austin1993ko abenduaren 16a (68 urte)
Hezkuntza
Heziketa Michigango Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea 1957) Ph.D. : Arkitektura
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Enplegatzailea(k) Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Texasko Unibertsitatea Austinen
Yale Unibertsitatea
Lan nabarmenak Hood Museum of Art
Fairmont San Jose
Lurie Tower
Piazza d'Italia
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua postmodern architecturea
New Orleanseko Piazza d'Italia.

Charles Willard Moore (Benton Harbor, Michigan, AEB, 1925eko urriaren 31 - Austin, Texas, AEB, 1993ko abenduaren 16a) estatubatuar arkitektoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura Michiganeko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1957an filosofiako doktoregoa lortu zuen Princetoneko Unibertsitatean. 1991n Moore-Anderson architects sortu zuen. Robert Venturi, Romualdo Giurgola, Turnbull, Esherick, eta abarrek osatutako arkitekto belaunaldikoa da Moore.

Bizitasuna da arkitekto horien guztien ezaugarrietako bat. Moore artista jantzia zen, sentiberatasun handikoa; haren lanen artean aipatzekoak dira Orindo etxea (Kalifornia, 1962), piramide-itxurako sabaia duena, eta urte horretan bertan egin zuen merkataritza eraikina. Sonomako (Kalifornia) konderriko zurezko etxeak (1963-1965) eta Sea Ranch kirol-elkartea garai horretako arkitekturaren beste bi adibide dira, zeinetan maisutasun handiz txertatzen duen eraikina paisaiaren barruan. Aipagarriak ditu bestalde: Santa Cruzeko Unibertsitateko Kresge College (1966-1974); Berlingo Tegel Harbor Housing (1980-1987), etxebizitza saila eta denbora librerako guneak Berlingo kaian; Rancho de Santa Feko Jaiokundeko eliza (Kalifornia, 1990). 1977-1979 urteen bitartean New Orleanseko Piazza d´Italia egin zuen, hizkuntza postmodernoaren oinarritzat hartzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Willard Moore Aldatu lotura Wikidatan