Charles William Eliot

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Charles William Eliot
Charles William Eliot.jpg
Harvard Unibertsitateko presidente


Thomas Hill - Abbott Lawrence Lowell
Bizitza
Jaiotza Boston1834ko martxoaren 20a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Northeast Harbor, Maine1926ko abuztuaren 22a (92 urte)
Hobiratze lekua Mount Auburn Cemetery
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Kidetza Hellenic Philological Society of Constantinople
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Charles William Eliot Signature.svg

Charles William Eliot (Boston, 1834ko martxoaren 20a - Maine, 1926ko abuztuaren 22a) Estatu Batuetako irakaslea izan zen, Harvardeko unibertsitateko lehendakaria 40 urtez. Argitaldaria ere izan zen, eta Harvard Classics, 50 aleetako bilduma argitaratu zuen (1909-1910). Harvardeko unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1858an matematika eta kimikako irakasle izan zen bertan. 1867an Europara egin zuen bidaia, hango hezkuntza-sistemak aztertzera. Hartaz argitaratu zituen lanek Harvardeko zuzendarien arreta erakarri zuten, eta lehendakari berri bila ari zirenez, Eliot hautatu zuten lan horretarako 1869an. 1909an utzi zuen kargua; ordurako Harvardeko unibertsitatea ezaguna zen mundu osoan. Eliotek zientzietarako lekua eskatu zuen unibertsitateko ikasgaien artean, gizarte-gaien ondoan.

Bestalde, unibertsitateko ordura arteko diziplina gogorraren kontra agertu zen, eta derrigorrezko ikasgaiak gutxitu egin zituen eta aukerazkoak gehitu. Haren proposamenek eragina izan zuten baita bigarren mailako eskoletan ere, eta hizkuntzak eta matematika sartu zituen eskola horietako ikasgaien artean. Hezkuntzaren eraberritzean eragin handia izan zuten bere lanek: Essays and Addresses (1869-1897), University Administration (1908). 1930ean Henry Jamesek Elioten lanak eta biografia datuak bildu, eta Charles W. Eliot liburuan argitaratu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles William Eliot Aldatu lotura Wikidatan