Charlotte Amalie
| Charlotte Amalie Charlotte Amalie | |
|---|---|
| Ameriketako Estatu Batuetako hiria | |
| Administrazioa | |
| Ameriketako Estatu Batuetako Lurraldeak | Birjina Uharte estatubatuarrak |
| District of the United States Virgin Islands | Saint Thomas and Saint John District |
| Izen ofiziala | Charlotte Amalie |
| Jatorrizko izena | Charlotte Amalie |
| Posta kodea | 00801–00804, 801 eta 803 |
| FIPS kodea | 78-16300 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 18°21′N 64°57′W / 18.35°N 64.95°W |
![]() | |
| Azalera | 3,14 km² |
| Altitudea | 0 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 14.477 (2020) |
| Dentsitatea | 4.611 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Sorrera | 1666 |
| Telefono aurrizkia | 340 |
| Ordu eremua | UTC−04:00 |
| Hiri senidetuak | Montescudaio |
| st-thomas.com | |
Charlotte Amalie Ameriketako Estatu Batuen mende dauden Birjina Uharte Estatubatuarretako hiriburua da; Saint Thomas uhartean dago.
Datu nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an 19000 biztanle zituela kalkulatzen zen; 2000ko AEBetako erroldak 18914 kontatu zituen[1].
Hiria Saint Thomas uhartearen hegoaldearen erdialdean dago; izen bereko badia[2] Hassel uharteak bereizten du itsaso zabaletik. Zenbait muinok (Careen Hill hego-mendebaldean, Flag Hill hego-ekialdean...) inguratzen dute.
Izena daniarrek[3] jarri zioten Kristian V.a erregearen emaztea zen Karlota Amalia Hessen-Kasselekoa (1650-1714) erreginaren omenez.
Charlotte Amalieren ur sakoneko portua famatua da. Garai batean itsaslapurren babeslekua, egun gurutzontzi askotako itsas-bidaietan tarteko geltokia izan ohi da; 2004an modu horretan 1.5 milioi bidaiarik bisitatu zuten hiria.
Eraikin historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatzeko moduko eraikin historiko asko ditu hiriak, tartean[4]:
Garraiobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 30 Autobidea edo Veterans Drive delakoak hiria zeharkatzen du.
- Charlotte Amalien Birjina Uharte Estatubatuarretako bi aireportuetatik bat dago, Cyril E. King aireportua; AEBetako ekialdeko kostalderako bidaiak proposatzen ditu batez ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 2000ko Birjina Uharte Estatubatuarretako errolda, U.S. Census Bureau, 2001eko uztailaren 3a.
- ↑ Saint Thomas Harbour ingelesez.
- ↑ Uhartea Danimarkako kolonia izan zen 1672tik 1917ra.
- ↑ Ondare historikoa babesten duen elkartearen webgunea.
- ↑ Sinagogaren webgunea.
- ↑ The United States Virgin Islands mapa, Phillip A. Schneider, University of Illinois, 1983.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Charlotte Amalieko mapa bat.
- (Ingelesez) Go to St Thomas webgunea.
- (Ingelesez) Virgin Islands Travel Information webgunea.

