Charlotte Berend-Corinth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charlotte Berend-Corinth

(1902)
Bizitza
JaiotzaBerlin1880ko maiatzaren 25a
Herrialdea Alemania
HeriotzaNew York1967ko urtarrilaren 10a (86 urte)
Familia
AitaErnst Berend
AmaHedwig Berend
Ezkontidea(k)Lovis Corinth  (1903ko martxoaren 26a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta modeloa
KidetzaBerlin Secession (en) Itzuli
Izengoitia(k)Behrend, Charlotte, Corinth, Charlotte Berend?, Berend-Corinth, Charlotte eta Corinth, Mrs. Lovis?

Find a Grave: 233207832 Edit the value on Wikidata

Charlotte Berend edo Charlotte Berned-Corinth (Berlin, 1880ko maiatzaren 25a - New York, 1967ko urtarrilaren 10a) alemaniar margolaria eta Berlingo Sezesioko partaidea. Senarra Lovis Corinth margolaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charlotte Berendek arte eder ikasketak Berlingo Errege Arte Eskolan egin zituen, baita Berlingo Kunstgewerbemuseumen ere; bertan irakasle Eva Stort eta Max Schäfer izan zituen. 1901 urtean Lovis Corinth margolariak ireki berri zuen eskola pribatuan lehendabiziko ikasle izan zen eta elkarrekin maitemindu ziren. Hala bada, Lovisen margoen modelo izan zen eta 1903 urteko martxoaren 26an ezkondu egin ziren. Urte bereko urriaren 13an Thomas Corinth semea jaio zen eta 1909. urteko ekainaren 13an, Wihelmine alaba.

1906. urtean Berlingo Sezesioan bere margolanak aurkeztu zituen. 1912 urtean Sezesioko kide egin zen, senarra mugimenduko buru bihurtu zen garaian. Hainbat ilustrazio liburu margotu zituen, besteak beste  Max Pallenberg, Fritzi Massary, eta Valeska Gert artistentzat, eta bestalde, Michael Bohnen, Werner Krauss, Paul Bildt eta Paul Graetz aktoreentzat erretratuak margotu zituen .

1919. urtean Lovis Corinthek Walchenseeko Urfelden etxe bat erosi, bertara joan eta emaztearekin batera Berlingo bizitza alde batera utzi zuten. Hemen Charlottek paisaiak, erretratuak eta izadi hilak margotu zituen.

1925. urtean Herbehereetarako bidaia batean senarra pneumonia batek jota hil egin zen.

1933. urtean Amerikako Estatu Batuetara emigratu zuen, non Thomas semea jada bizi zen.

1958. urtean, senarraren margolanen bildumaren liburu bat argitaratu zuen.

1967. urteko urtarrilak 10ean hil egin zen.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pfefferkorn, Rudolf (1972). Hil Berliner Anaiei. Eine Epoche deutscher Kunstgeschichte. Berlin: Haude & Spenersche Verlagsbuchhandlung
  • Korintoko, L., Schuster, P.-K., Vitali, C., & Butts, B. (1996). Lovis Korintoko. Munich: Prestel. ISBN 3-7913-1682-6