Charlotte Moore Sitterly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charlotte E. Moore Sitterly» orritik birbideratua)
Charlotte Moore Sitterly

Bizitza
JaiotzaErcildoun (en) Itzuli1898ko irailaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWashington1990eko martxoaren 3a (91 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Bancroft W. Sitterly (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSwarthmore College (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1931) Doktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, fisikaria eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k)Mount Wilson Behatokia
Jasotako sariak
InfluentziakHenry Norris Russell
KidetzaAmerican Astronomical Society
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Charlotte Emma Moore Sitterly (Ercildoun, Pennsylvania, AEB, 1898ko irailaren 24a - 1990eko martxoaren 3a) estatubatuar matematikaria eta astronomoa izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an eskuratu zuen Matematiketako lizentzia, eta ondoren irakasle laguntzaile gisa lan egin zuen Princetongo Unibertsitatean. Han hasi zen, besteak beste, izar binarioen gaineko artikuluak idazten beste lankideekin batera, eta izarren masari buruzko liburu garrantzitsu bat idatzi zuen lankidetzan.

1920ko hamarraldiaren amaieran, Mt. Wilson Behatokian hasi zen lanean, eta eguzkiaren espektroari buruzko garrantzizko ikerketak egin zituen, Charles E. St. John eta Harold Babcock zientzialariekin batera.

Kaliforniako Unibertsitatean doktoregoa eskuratu zuen, eguzkiaren orbanen espektroko lerro atomikoez egindako ikerketa bati esker. 1945etik aurrera, National Institute of Standards and Technology delakoan lan egin zuen, espektroen ikerketaren alorrean; hainbat lan antolatu eta osatu zituen, laborategiko datuak aztertu zituen, eta liburuak argitaratu zituen eguzkiaren espektroari buruzkoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Charlotte Moore Sitterly, astrónoma | Efemérides» Mujeres con ciencia 2014-09-24 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).