Charlotte Moore Sitterly
Charlotte Moore Sitterly | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ercildoun (en) , 1898ko irailaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Washington, 1990eko martxoaren 3a (91 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Bancroft W. Sitterly (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Swarthmore College (en) 1920) Artean graduatu : matematika Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1931) Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, fisikaria eta astrofisikaria |
Enplegatzailea(k) | Mount Wilson Behatokia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Henry Norris Russell |
Kidetza | American Astronomical Society Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Charlotte Emma Moore Sitterly (Ercildoun, Pennsylvania, AEB, 1898ko irailaren 24a - 1990eko martxoaren 3a) estatubatuar matematikaria eta astronomoa izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920an eskuratu zuen Matematiketako lizentzia, eta ondoren irakasle laguntzaile gisa lan egin zuen Princetongo Unibertsitatean. Han hasi zen, besteak beste, izar binarioen gaineko artikuluak idazten beste lankideekin batera, eta izarren masari buruzko liburu garrantzitsu bat idatzi zuen lankidetzan.
1920ko hamarraldiaren amaieran, Mt. Wilson Behatokian hasi zen lanean, eta eguzkiaren espektroari buruzko garrantzizko ikerketak egin zituen, Charles E. St. John eta Harold Babcock zientzialariekin batera.
Kaliforniako Unibertsitatean doktoregoa eskuratu zuen, eguzkiaren orbanen espektroko lerro atomikoez egindako ikerketa bati esker. 1945etik aurrera, National Institute of Standards and Technology delakoan lan egin zuen, espektroen ikerketaren alorrean; hainbat lan antolatu eta osatu zituen, laborategiko datuak aztertu zituen, eta liburuak argitaratu zituen eguzkiaren espektroari buruzkoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Charlotte Moore Sitterly, astrónoma | Efemérides» Mujeres con ciencia 2014-09-24 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).