Edukira joan

Napoleon arrain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cheilinus undulatus» orritik birbideratua)
Napoleon arrain
Iraute egoera
Invalid status (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaLabriformes
FamiliaLabridae
GeneroaCheilinus
Espeziea Cheilinus undulatus
Rüppell, 1835[1]
Artikulu hau arrainari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Napoleon (argipena)».

Napoleon arraina[2] (Cheilinus undulatus) Cheilinus generoko animalia da. Arrainen barruko Labridae familian sailkatzen da. Uharrietan bizi dira, eta krustazeoz elikatzen dira batez ere. Gaur egun, bertako biztanleria arriskuan dago gehiegizko arrantza dela eta.[3]

Napoleon arrainak hermafroditak dira, eta beti jaiotzen dira emeak. Bizitzako lehen urteetan ar bihur daitezke, aldaketa eragiten duten arrazoiak edo mekanismoak zein diren jakin gabe. Emeek metroa gainditzen ez duten bitartean, arrek tamaina hori bikoiztu dezakete. Arrain hauek 20 eta 30 urte bitartean bizi dira.

Ezaugarri fisiko aipagarrienak, bere tamaina handiaz gain, buru gaineko irtengune bat da, oso profil bereizgarria ematen diona, eta hortik aurrera izen arrunta hartzen du. Neurrikoak izan arren, animalia baketsuak dira eta ez dute inolako arriskurik gizakientzat. Haren haragia oso kotizatua dago ekialdeko herrialde batzuetako gastronomian, batez ere haren ezpainetan. Horren ondorioz, azkar murriztu da, batez ere urpekaritza egiten ez den uharrietan.[3] Napoleon arrain bakarrik edo bikotearekin ikusi dute igerian.

Espezie hau sakonera gutxiko uretan bizi da, eta ez da 100 metroko sakoneratik gora behatu.[4] Bere banaketa-eremua indopazifiko osoan zehar hedatzen da, Itsaso Gorritik Australiako kostaldeetaraino.

Arrain espezie honen banaketa eremua: Agulhasko itsaslasterra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Cheilinus undulatus», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.
  2. Euskalterm: [Kontsulterm] [2001]
  3. 1 2 (Gaztelaniaz) Pez Napoleón. .
  4. (Gaztelaniaz) (PDF) Pez Napoleón, el gigante del arrecife. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]