Cheirogaleidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cheirogaleoidea» orritik birbideratua)
Cheirogaleidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
SuperfamiliaCheirogaleoidea
Familia Cheirogaleidae
Generoak

Cheirogaleidae strepsirrhiniren barneko familia bat dira. Bere barruan hainbat lemuriforme txiki daude. Guztiak Madagaskarren bizi dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cheirogaleidaeak beste lemur espezie batzuk baino txikiagoak dira eta primate guztietan txikienak. Larru leuna dute eta ile luze gris-marroia. Tipikoki belarri txikiak dituzte, begi itxi txikiak eta hanka luzeak. Strepsirrino guztiek bezala hanketako bigarren behatzean atzapar luzeak dituzte. 13 eta 28 zentimetro arteko tamainaraino hazten dira eta oso isats luzea dute, askotan euren gorputza baino luzeagoa. Ez dute 500 g baino gehiago pisatzen eta gutxi batzuek 60 gramo baino ez dute pisatzen.[1]

Gautarrak dira eta zuhaitzetan bizi dira. Oso ondo igotzen dira zuhaitzetara eta jauzi luzeak egiteko gai dira. Lurrean egoten diren gutxietan saltoka ibiltzen dira. Zuhaitzetako zuloetan bizi dira normalean bakarrik eta batzuetan bikoteka.

Begietan tapetum lucidum bat dute, gauetan hobe ikusteko aukera ematen dien mintza. Espezie batzuek hibernatzen dute eta horretarako isatsa eta hanketan gantza metatzen dute. Ebakortz luzeak dituzte goialdean. Euren hortzeri-formula honako hau da:

     Hortzeri-formula    
2.1.3.3
2.1.3.3

Orojalean dira eta euren dietan fruituak, loreak, hostoak eta intsektu, armiarma eta ornodun txikiak daude.

Emeek hiru titi pare dituzte. 60 eguneko gestazioaren ostean 2tik 4ra kume dituzte. Bost edo sei asteren buruan titia kentzen zaie eta urte bat betetzerakoan heldutasun sexualera iristen dira. Gehienez ere 15 urte betetzen dituzte.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cheirogaleidae[2]

Microcebus

Mirza

Cheirogaleus

Allocebus

Phaner

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie guztiak bizi dira arriskuan eta asko azkeneko mendeetan desagertu dira. Euren bizi esparrua oso txikia denez hauen aldaketak desagerpenak ekar ditzake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Macdonald, D., Martin, Robert D. 1984. The Encyclopedia of Mammals Facts on File, New York, 126-127 or. ISBN 0-87196-871-1
  2. Cherigaleidae - Tree of Life

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]