Chek Lap Kok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Uhartearen kokapena Hong Kongeko mapan.

Chek Lap Kok uhartea (txinera tradizionalez: 赤鱲角; txinera sinplifikatuz: 赤𫚭角), Txinako Herri Errepublikako Hong Kong administraturiko lurralde berezian dagoen uhartea da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea Lantau uhartearen iparraldean dago, hiriaren hego-mendebaldean. Berez, Chek Lap Kok, bi uharte txikiagok osatzen zuten, baina 1990eko hamarkadan hiriko aireportu berria eraiki zenean, bi uharteak bat egin eta gaur egungo 12 kilometro koadroko uharte artifiziala sortu zen.

Gaur egun, uharte guztia Hong Kongeko Nazioarteko Aireportuaren pista eta bidaiarientzako terminalek hartzen dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chek Lap Kok Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 22° 18′ 19.1″ N, 113° 55′ 18.6″ E / 22.305306°N,113.921833°E / 22.305306; 113.921833


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.