Chen Yiwen
Chen Yiwen | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Haikou, 1999ko ekainaren 15a (25 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | jauzilaria |
Parte-hartzailea
| |
Chen Yiwen (txinera sinplifikatuz: 周雅琴; pinyinez: Chén Yìwén) (Hengyang, Hunan, 2005eko azaroaren 12a) jauzietan lehiatzen den kirolari txinatarra da[1]. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eskuratu zituen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bederatzi urte zituela hasi zen jauziak entrenatzen Guangdong probintziako Chikan barrutiko kirol eskolan. 2008an Zhongshan jauzilari taldean sartu zen. 2010ean Guangdongeko jauzilari taldera pasa zen eta 2014an profesional bihurtu zen, 15 urte zituela.[2]
2017an Txinako txapelketa irabazi zuen 1m-ko tranpolinean. 2018an Wuhango Munduko Kopako guztirako txapelketa irabazi zuen eta 2019an Munduko txapelketa 1 m tranpolinean. 2021ean Chang Yanirekin bikotea osatu eta Tokion jokaturiko Munduko Kopako garaileak izan ziren 3 metroko sinkronizatuan, eta bakarka 3 m tranpolineko proba irabazi zuen. 2022[3], 2023 eta 2024an Munduko txapelduna izan da bakarka zein bikoteka.
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen proba bietan, bakarka[4] eta bikoteka[5]. Sinkronizatuko garaipen guztietan Chang Yanirekin osatu du bikotea.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris | 3 m sinkronizatua | |
2024 | Paris | 3 m tranpolina | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Gwangju | 1 m plataforma | |
2022 | Budapest | 3 m sinkronizatua | |
2022 | Budapest | 3 m tranpolina | |
2023 | Fukuoka | 3 m tranpolina | |
2023 | Fukuoka | 3 m sinkronizatua | |
2024 | Doha | 3 m sinkronizatua | |
2024 | Doha | 3 m tranpolina |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «游泳世锦赛陈艺文勇夺女子1米板金牌-新华网» web.archive.org 2019-10-27 (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ «跳水小将陈艺文首夺世锦赛冠军 甘苦皆恋海南家_新闻资讯_海南民族宗教事务委员会» smzw.hainan.gov.cn (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Ingelesez) «China head for diving sweep at World Championships» France 24 2022-07-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Ingelesez) Pelshaw, Anya. (2024-08-10). «Chen Yiwen Wins Women's 3m Springboard, China Now One Gold Away From Diving Sweep» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Ingelesez) «China triumph in shooting and diving on golden opening day in Paris» The Straits Times 2024-07-27 ISSN 0585-3923. (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).