Edukira joan

Cherien Dabis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cherien Dabis

Bizitza
JaiotzaOmaha, 1976ko azaroaren 27a (49 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Cincinnatiko Unibertsitatea
Columbia University School of the Arts (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm1435062 Allocine: 195595 Allmovie: p407935 Edit the value on Wikidata

Cherien Dabis (Omaha, Nebraska, AEB, 1976) aktore, zuzendari, ekoizle eta gidoigile palestinarra da.

Film hauek zuzendu ditu: Amreeka, May in the Summer eta All That's Left of You.

Variety aldizkariak "Jarraitu beharreko 10 zuzendarietako bat" izendatu zuten 2009an eta 2010ean United States Artists beka jaso zuen. 2022an Emmy sarietarako izendatu zuten, Umorezko Serie Zuzendarien atalean, Only Murders in the Building telesailean egindako lanagatik. 2022ko martxoan Takreem fundazioak Kultura Bikaintasunaren Saridun izendatu zuen, Hollywooden arabiarren benetako irudia erakusteko egindako lanagatik.[1][2]

Musulmana da.

Dabis Omahan jaio zen, Nebraskan. Aita jatorri palestinarreko medikua du eta ama Jordaniako Salt herrikoa.

Celina herri txikian hazi zen, Ohion, eta uda asko Jordanian igaro zituen. 8 urte zituela Palestina bisitatu zuen lehen aldiz. Bera eta bere familia Israelgo mugan 12 orduz eduki zituzten preso eta bere ahizpekin batera biluztu eta miatu egin zuten. Gertakari horrek "palestinarra izateak zer esan nahi zuen" ulertarazi zion. Ez zen Palestinara itzuli hogei urte igaro arte.[3]

Cincinnatiko Unibertsitatean sormen idazketa ikasketak egin zituen eta zinema ikasketak Columbia University School of Arts erakundean.[4][5]

Bere lehen film laburra, Make a Wish, 2007ko Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen eta beste jaialdi batzuetan sariak jaso zituen. Besteak beste, Epaimahaiaren Sari Berezia Aspeneko Laburmetraien Jaialdian eta Film Labur Onenaren Saria Dubaiko Zinema Jaialdian.

Dabisek Amreekarekin egin zuen debuta film luzeetan eta 2009ko Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen. Hainbat sari irabazi zituen. Adibidez, Fipresci Saria Cannesen[6] eta Arabiar Film Onenaren Saria Kairoko Zinema Jaialdian.

Dabisen bigarren film luzea, May in the Summer, 2013ko Sundanceko Zinemaldiaren inaugurazio gauean proiektatu zen.

Dabisen hirugarren film luzeak, All That's Left of You, mundu mailako estreinaldia izan zuen 2025eko Sundanceko Zinemaldian. Palestinako familia baten 75 urteko historia kontatzen du.[7][8][9][10]

Bere filmak autobiografiko samarrak dira eta bere bizitza pertsonalaren eraginak nahiko nabariak dira. Horrela, bere lanek immigrazioa, diskriminazioa, asimilazio kulturala eta familia gaiak lantzen dituzte. Bere lehen bi film luzeak elkarren osagarri dira eta, Dabisek dioen bezala, "diptiko bat osatzen dute". Amreeka lanean Estatu Batuetan arabiarra izatea zer den erakutsi zuen eta May in the Summer lanean Ekialde Hurbilean estatubatuarra izatea zer den.[11][12][13]

Dabisek The L Word telebista saio ezagunean hasi zuen telesailetako idazle ibilbidea. Horrez gain, Ramy, Ozark, The Sinner eta Only Murders in the Building telesailetako kapituluak ere zuzendu ditu.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dabis New York hirian bizi da. Bisexuala da.

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2003 Nadah Idazlea Film laburra
2004 Memoirs of an Evil Stepmother Ekoizlea, zuzendaria, idazlea Film laburra
Little Black Boot Idazlea Film laburra
2006 Make a Wish Ekoizlea, zuzendaria Film laburra
2009 Amreeka Ekoizle exekutiboa, zuzendaria, idazlea
2013 Not Another Word Ekoizlea, zuzendaria, idazlea Film laburra
May in the Summer Ekoizle, zuzendari, idazle, aktorea
2014 Villa Touma Aktorea (Antoinette Touma)
2021 Tallahassee Aktorea Film laburra
2025 All That's LEft of You Ekoizlea, zuzendaria, idazlea, aktorea (Hanan)
Eagles of the Republic Aktorea (Rula)
Urtea Izenburua Rola
2005 The S Word Zuzendaria, idazlea
2006–2008 The L Word Koproduktorea, idazlea
2015–2017 Quantico Ekoizlea, zuzendaria, idazlea
2016–2017 Empire Ekoizle, zuzendari, idazle gainbegiratzailea
2017–2018 The Sinner Zuzendaria
2018 Impulse Zuzendaria
Sweetbitter Zuzendaria
2018–2019 Ramy Ekoizle koexekutiboa, zuzendaria
2020 Ozark Zuzendaria
Little Voice Zuzendaria
2021–2023 Only Murders in the Building Zuzendaria
2022 Mo Aktorea (Nadia Najjar)
Extrapolations Aktorea (Lina)
2024 Fallout Aktorea (Birdie)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Cherien Dabis» United States Artists.
  2. (Ingelesez) «Cherien Dabis» Television Academy.
  3. Bolonik, Kera. (August 13, 2009). «Q&A With 'Amreeka' Filmmaker Cherien Dabis» New York Magazine.
  4. (Ingelesez) Elhessen, Rena. (2026-01-28). «A Sit-Down with Director Cherien Dabis» Arab America (kontsulta data: 2026-02-08).
  5. (Ingelesez) «Cherien Dabis – The Creative Independent» thecreativeindependent.com (kontsulta data: 2026-02-08).
  6. (Ingelesez) 62nd Cannes Film Festival. (kontsulta data: 2026-02-08).
  7. (Ingelesez) Horton, Adrian. (2025-01-26). «All That’s Left of You review – deeply moving epic of Palestinian intergenerational trauma» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-02-08).
  8. (Ingelesez) Specter, Emma. (2026-01-28). «‘Life and Art Kind of Merged’: Actor–Director Cherien Dabis on Her Scramble to Make the Epic ‘All That’s Left of You’» Vogue (kontsulta data: 2026-02-08).
  9. (Ingelesez) with, Interview. «A Palestinian Family Tale Made Epic in All That’s Left of You» jacobin.com (kontsulta data: 2026-02-08).
  10. «Cherien Dabis | Filmlab:Palestine» flp.ps (kontsulta data: 2026-02-08).
  11. Cusumano, Katherine. (August 19, 2014). «Cherien Dabis: Writer, Director, Accidental Actress» Interview Magazine.
  12. Frosch, Jon. (May 2, 2014). «Filmmaker Cherien Dabis on her Arab-American 'identity crisis'» France24.
  13. (Ingelesez) admin. (2026-01-07). «‘My Form of Resistance is Cinema’: In Conversation with Cherien Dabis» Palestine Chronicle (kontsulta data: 2026-02-08).