Chester Himes

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Chester Himes
Chester Himes memorial, Moraira.jpg
Bizitza
Jaiotza Jefferson City1909ko uztailaren 29a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Teulada1984ko azaroaren 12a (75 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (Parkinsonen gaixotasuna)
Hezkuntza
Heziketa Ohio Estatuko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, eleberrigilea eta gidoilaria
Kidetza Alpha Phi Alpha
IMDb nm0385396

Chester Himes (Jefferson City, Missouri, 1909ko uztailaren 29a - Moraira, Alacant, 1984ko azaroaren 12a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.

Genero beltzeko eleberrigile ezagun honek Clevelandeko unibertsitatean ikasten hasi ondoren zenbait lanetan aritu behar izan zuen (barman, ostalari, etab.) bizi ahal izateko. Armaz egindako lapurreta bategatik hogei urteko kartzela-zigorra eman zioten; haietatik zazpi eta erdi bete zituen. 1945ean Harlemen bizi izan zen, eta Harlem da Himesen eleberri gehienen gertalekua. Haren eleberri ezagunenetako pertsonaiak Harlemeko bi polizia beltz dira Grave Digger Jones (Jones hobigilea) eta Coffin Ed Johnson (Ed Johnson Hilkutxa), bazterketa, zikinkeria eta bortxa giroan bizi direnak. Haren idazlan batzuk: A five cornered Square (Bost kantoitako plaza); For Love of Imabelle (1957, Imabelleren amodioz, Jexux Eizagirrek euskaratua); Urreko amets handia (1960, The big gold dream); Run, Man, Run (1966, Azkar, gizona, azkar);  Cotton Comes to Harlem (1965, Kotoia Harlemera heltzen da); Hot Day, Hot Night (1969, Egun beroa, gau beroa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]