Chevalier d'Eon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Chevalier d'Eon
Thomas Stewart – Chevalier d'Eon.jpg
Bizitza
Jaiotza Tonnerre1728ko urriaren  5a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Londres1810eko maiatzaren  21a (81 urte)
Hobiratze lekua St Pancras Old Church Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria, idazlea, espioia eta gudaria
Jasotako sariak

Charles-Geneviève-Louis-Auguste-André-Timothée d'Éon de Beaumont (Tonnerre, Frantzia, 1728ko urriaren 5a - Londres, Erresuma Batua, 1810eko maiatzaren 21a), Chevalier d'Eon izenez ere ezaguna, frantziar diplomazialari eta espioia izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezko hiru izen zituen eta gizonezko beste hiru. Dualtasun horrek bizi guztian iraun zuen, baina autopsiak organo maskulinoak erabat garatuta zituela egiaztatu zuen. Gizonezko moduan bizi zen d’Eon, Luis XV.a Frantziakoaren inteligentzia zerbitzuburuak, Conti printzeak, Errusiara bidali zuenean, bi herrialdeen arteko harreman labainak estutu asmoz[1].

Elisabet I.a tsarinarengana hurbiltzea zaila izango zela jakitun, emakumez jantzita iritsi zen San Petersburgora. Estrategiaren bidez d’Eonek tsarinaren konfiantza eskuratu zuen berehala. Geroago gizonezko moduan itzuli zen Errusiako gortera eta bere burua mademoiselle Deaumonten anaia gisa aurkeztu zuen. Anbiguotasun horrek zurrumurruak piztu zituen jaioterrian. Egindako lan diplomatikoa eskertzeko kapitain izendatu zuten eta Zazpi Urteko Gerran lan egin zuen.[1]

Zurrumurruak itzali ziren orduan, emakumezko batek, nonbait, ezin zuelako gerran halako jarrera ausartik izan. Gobernuak Londresera bidali zuen gero, enbaxadorearen idazkari izateko. Han ere karrera militar arrakastatsua izan zuen eta Ohorezko Legioko kapitain izatera iritsi zen. Luis XVI.ak aitona ordezkatu zuenean, d’Eonek Parisera itzultzeko baimena eskatu zuen, baina erregeak ukatu egin zion. Haserre, sekretu diplomatikoak argitaratzen hasi zen eta Versailleseko gobernua negoziatzera behartu zuen. Diru kopuru bat jaso zuen isiltasunaren truke, eta Parisa itzultzeko aukera izango zuen, emakumea zela egiaztatu eta sekula berriro gizonezko identitatea hartzen ez bazuen.[1]

Eta Parisera itzuli zen. Ordurako bere sexuari buruzko apustuek 300.000 liberako funtsa bildua zuten eta medikuen ziurtagiriak emakume zela adierazi zuten. Frantziako Iraultzak monarkiak jarritako baldintzak indargabetu arren, d’Eonek emakume moduan jokatzen jarraitu zuen ia 40 urtez, hil arte. Eta orduan, autopsiak gizonezko jaio zela esan zuenean galderak hasi ziren berriro.[1]

1810ean, Londresen hil zen 81 urte zituela.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Irazustabarrena, Nagore (2010-11-07) «Mademoiselle ala chevalier?» ArgiaCC-BY-SA lizentzia.