Chiara Varotari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Chiara Varotari
Autoritratto di Chiara Varotari.jpg
Bizitza
Jaiotza Padua1584
Heriotza Venezia1660 (75/76 urte)
Familia
Aita Dario Varotari the Elder
Anai-arrebak
Lanbidea
Lanbidea margolaria

Claudia Varotari edo Chiara Varotari (Padua, 1584 - Venezia, 1663ko inguruan) Barrokoko emakume margolari paduarra izan zen. Bere lan nagusiak erretratuak dira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chiara artisten familia batean jaio zen. Haren aita margolaria eta arkitektoa zen, Dario Varotari Zaharra. Bere anaia gazteena Alessandro Varotari, Paduarra margolari ospetsua izan zen. Chiarak aitaren tailerrean ikasi zuen. Anaia ezaguna egin zenean, Chiarak bidaietan lagundu zion, haren laguntzaile moduan. Laster erretratuen margoketan espezializatu zen eta arlo horretan maila altua lortuz zuen. Bere autoerretratua Toscanako Dukeari bidali zion eta egun Uffizi Galerian gordetzen da. Bere estiloa zehaztasun handikoa zen, preziosista; jantziei eta bitxiei garrantzi handia ematen zien. 1614ean anaiarekin Veneziara joan zen eta han, elkarrekin, 1624ean, arte-eskola sortu zuten; bertan Caterina Tarabotti eta Lucia Scaligeri margolariak ikasi zuten. Idazlea bezala, Chiara Varotarik Apologia del sesso femminile liburua idatzi zuen.[1] Bere heriotzaren data zehatza ez da ezagutzen baina 1663an Venezian bizirik zegoen oraindik; horregatik ohikoa da heriotza urtea 1664an kokatzea.

Obra ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Autoerretratu (Museo d'Arte Medievale e Moderna, Padua)
  • Vitaliana Buzzaccariniren erretratua (1620, Bilduma partikularra)
  • Buzzaccarini etxearen dama baten erretratua (1621, Bilduma partikularra)
  • Pantasilea Dotto Capodilistaren erretratua (1630, Museo d'Arte Medievale e Moderna, Padua)
Pantasilea Dotto Capodilistaren erretratua, Paduako Museoa.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chiara Varotari Aldatu lotura Wikidatan