Chicken Run

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Chicken Run
Datuak
Jatorrizko izenburua Chicken Run
Izenburua euskaraz Oilaskoak Ihesean
Urtea 2000
Estreinaldia 2000ko ekainaren 23an AEBan
2000ko ekainaren 30ean Erresuma Batuan
Generoa komedia
Herrialdea  Erresuma Batua
 AEB
Iraupena 84 minutu
Aurrekontua 45 milioi dolar
Banatzailea DreamWorks Pictures (AEB)
Pathé (Erresuma Batua)
Zuzendaria
Peter Lord
Nick Park
Ekoizleak
Peter Lord
Nick Park
David Sproxton
Gidoilariak
Karey Kirkpatrick
Istorioa:
Peter Lord
Nick Park
Aktoreak
Julia Sawalha
Mel Gibson
Timothy Spall
Phil Daniels
Tony Haygarth
Miranda Richardson
Musikagileak
John Powell
Harry Gregson-Williams
Argazkilariak
Dave Alex Riddett
Tristan Oliver
Frank Passingham
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Chicken Run (euskaraz Oilaskoak Ihesean) 2000ko Peter Lord eta Nick Park britainiar zinema zuzendarien stop-motion komedia filma bat da. Pertsonaien ahotsak Julia Sawalha, Mel Gibson, Timothy Spall, Phil Daniels, Tony Haygarth eta Miranda Richardson aktoreek ipini zituzten.

Ingalaterrako baserri batean girotua ewgon arren, Bigarren Mundu Gerrako alemaniar kontzetrazio-esparru batean girotutako 1963ko The Great Escape (Ihesaldi Handia) filma ospetsuan oinarrituata dagoela oso argi ikus daiteke, bien arteko antzekotasunak oso nabariak direlarik: baserria eta kontzentrazio-esparruan nahiz presoak eta oilasko eta abreen antzekotasuna, baserritar eta alemaniar zaindarien antzekotasuna, Mel Gibsonek ahotsa ipintzen dion Rocky oilarraren pertsonaiaren izaera eta ibilera harroxkoa Steve McQueen aktoreak anntzeztutako pertsonaiaren berdinak dira, animazio filma honetako pertsonaia batek Mac ezizena du eta 1963ko filmean Gordon Jackson aktoreak antzeztutako Mac ezizena zeraman eskoziar ofizialaren aipamen argia da, etab.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1961, Ingalaterrako Yorkshire konderria. Tweedy senar-emazte zitalek (Miranda Richardson eta Tony Haygarth) oiloek bizitza laburra eta atsekabetua daramaten baserri bateko jabeak dira: etengabe arrautzak errutera derrigortuak daude, bestelakoan jai eta igandetako bazkari goxo gisa baserriko mahai gainean zerbitzatuta amaituko baidute. Baina Rocky (Mel Gibson) estatubatuar oilar harroxkoa baserrira ailegatzean gauzak aldatuko dita, gainera ordurarte bizitza hobeago bati ekiteko asmoz ihesaldi ugari antolatu dituen izaera borrokalaria duen Ginger (Julia Sawalha) izeneko oilarrarekin maitasun harremana bati ekingo dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]