Chinchillaren ordenantzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chinchillaren ordenantzak
Jatorria
Argitaratze-data1487
Ezaugarriak

Chinchillaren ordenantzak 1483-1487 urteetako udal arauak dira, Errege-erregina katolikoen kontseilari Gartzia López de Chinchillak idatzi zituenak, Bizkaiko Ahaide Nagusien arteko guduei eta liskarrei amaiera emateko asmoz.

Ordenantza horien arabera, hiribilduetako eta lur laueko herrien gobernua bereizi egin zen, eta erregeren agintea sendotu nahi izan zen, foruen aurkako xedapenen bidez. Bi erabaki nagusi zituzten ordenantzek; batetik, Gernikako Batzar Nagusietan hiribilduetako eta lur laueko elizateen artean gauzaturiko batasuna hautsi egiten zen, hiribilduetako ordezkariak haietara joateko eta bestelako batzarrik osatzeko eskubiderik gabe gelditzen baitziren (erregearen mendean, beraz); eta, bestetik, lur zabaleko ordezkariek osaturiko Batzar Nagusiei foru-baimena edo erregearen agindua ez betetzeko zeukaten eskubidea ukatu nahi izan zitzaien.

Bizkaiko lur zabaleko ordezkariek ez zituzten erabakiak aintzat hartu, eta 1558ko Batzar Nagusietan hiribilduetako ordezkariek ere hartu zuten esku. 1630ean finkatu ziren hiribilduen eta lur zabalaren arteko legezko desberdintasunak, eta Filipe IV.a Espainiakoa erregeak balio gabe utzi zituen, ofizialki, Chinchillaren ordenantzak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]