Chinyere Ohiri-Aniche
| Chinyere Ohiri-Aniche | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2018 |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | hizkuntzalaria |
| Kidetza | Linguistic Association of Nigeria (en) National Institute for Nigerian Languages (en) |
Chinyere Ohiri-Aniche (? – 2018ko iraila) nigeriar hizkuntzalaria izan zen. 2016tik hil zen arte Nigeriako Hizkuntzen Institutu Nazionaleko (NINLAN) buru izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chinyere Ohiri-Aniche 1975ean lizentziatu zen Georgetown Unibertsitatean, 1977an hizkuntzen irakaskuntzako masterra egin zuen Montrealgo Unibertsitatean, eta 1991n hizkuntzalaritzako doktoretza lortu zuen Port Harcourteko Unibertsitatean. Lagosko Unibertsitateko irakasle nagusi bihurtu zen, igboerazko hezkuntzan espezializatuta[1]. 2015ean, bi liburukiz osatutako Festschrift bat kaleratu zen haren omenez[2].
Nigeriako Hizkuntzalaritza Elkarteko buru gisa, 2014an ohartarazi zuen Nigeriako bertako 400 hizkuntza baino gehiago arriskuan zeudela[3]. 2016ko abuztuan Muhammadu Buhari presidenteak Nigeriako Hizkuntzen Institutu Nazionaleko zuzendari nagusi izendatu zuen[4]. Ben Elugbe ordezkatu zuen eta NINLANeko hirugarren zuzendari exekutiboa izan zen[5]. 2016aren amaieran ohartarazi zuen Nigeriako berrogeita hamar hizkuntza baino gehiago desagertzen zirela[6].
2018ko irailean hil zen[7].
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A comparative phonology of consonants in the Igboid, Edoid, and Yoruboid languages of Nigeria (doktore-tesia, 1991)
- Language diversification in the Akoko area of Western Nigeria (1999)
- Language pluralism and national development in Nigeria (2001)
- Udezuluigbo: a festschrift in honour of Sam Uzochukwu (Iwu Ikwubuzo eta Chigozie Nnabuiherekin batera, 2008)
- Igbo nation: history & challenges of rebirth and development (T. Uzodinma Nwala eta Nath Aniekwurekin batera, 2015)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ndimele, Ozo-mekuri (2019), Four Decades in the Study of Nigerian Languages and Linguistics: A Festschrift for Kay Williamson (Ingelesez), M & J Grand Orbit Communications, 22. or., ISBN 978-978-56440-0-5 (kontsulta data: 2024ko irailaren 6a).
- ↑ Ndimele, Ozo-mekuri (2015), Language, Literature & Communication in a Dynamic World: A festschrift for Chinyere Ohiri-Aniche (Ingelesez), Munich: Lincom, ISBN 978-3862886487.
- ↑ «'More than 400 Nigerian indigenous languages are endangered'», Vanguard (Ingelesez), 2014ko otsailaren 26a (kontsulta data: 2024ko irailaren 6a).
- ↑ Oluwagbemi, Ayodele (2016ko abuztuaren 1a), «Buhari fires JAMB Registrar, 16 other chief executives», Punch (Ingelesez) (kontsulta data: 2024ko irailaren 6a).
- ↑ Nwankwor, Chris (2016ko abuztuaren 10a), «Prof Ohiri-Aniche assumes duty as Executive Director of National Institute for Nigerian Languages», News Express (Ingelesez) (kontsulta data: 2020ko maiatzaren 18a).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «50 minority Nigerian languages to become extinct soon, says scholar», The Sun (Ingelesez), 2016ko abenduaren 6a (kontsulta data: 2024ko irailaren 6a).
- ↑ «A Great Star Is Gone! – Professor Chinyere Ohiri-Aniche», News Band (Ingelesez), 2018ko urriaren 4a (kontsulta data: 2024ko irailaren 6a).