Chion-in
Chion-in | |
---|---|
知恩院 | |
Dharan Shoninaren Hogeita Bost Reikyoak | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
Izendaturiko hiria | ![]() |
Japoniako auzoa | Higashiyama-ku |
Koordenatuak | 35°00′19″N 135°47′00″E / 35.005208°N 135.783403°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1175 |
Erlijioa | Jōdo-shū (en) ![]() |
Izena | Hōnen (en) ![]() |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | 京都府京都市東山区新橋通大和大路東入三丁目林下町400 |
Webgune ofiziala | |
Chion-in (japonieraz: 知恩院 ) Higashiyama-ku, Kioto (Japonia) tenplu budista ospetsua da. Tenplua Jōdo shū edo Lur Garbiaren Sektaren egoitza da; Jōdo shū Hōnenek (1133-1212) sortu zuen. Tenpluaren espazioan Hōnenek bere irakaspenak zabaldu zituen tokiak daude eta, baita ere, hil zen lekua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko eraikina Hōnenen jarraitzailea zen Genchi-k 1234an altxatu zuen. Tenplua bere maisuaren ohorez eraiki zuen eta Chion-in izena eman zioten. 1619an, Sanmon atari erraldoia eraiki zen. 1633an, sute handi batek eraikin ugari erre zituen tartean Sanmon atea. Guztia Tokugawa shogunerriaren Iemitsuk berreraiki zuen eta hori da gaur egun ikus daitekeen eraikin-multzoa.
Sanmon ataria horrelako Japoniako egitura handiena da. Nazio-Altxor Japoniarra gisa onartua dago.[1]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dobbins, James C. (1989). Jodo Shinshu: Shin Buddhism in Medieval Japan. Bloomington, Illinois: Indiana University Press.OCLC 470742039
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala.