Edukira joan

Chipsi mayai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chipsi mayai
janari
Osagaiakolioa, arrautza eta patata frijitua
Historia
Jatorrizko herrialdeaTanzania

Chipsi mayai edo zege Tanzaniako kale-jan ezagunena da. Dar es Salaam hirian asmatu zen 1980ko hamarkadan[1] eta gaur egun herrialde osoan zabaldurik dago, hiri handietan bezala herri txiki eta urrunenetan ere bai.

Chipsi mayai izenak swahilieraz "patata frijituak eta arrautzak" esan nahi du eta oinarrian patata-arrautzopil bat da.[2]

Patata txipak erabiltzen dira, olioz eta irabiatutako arrautzaz frijitu egiten dira zartagin batean. Tipula, piperrak edo bestelako osagaiak ere gehitu ahal zaizkio. Kachumbari izeneko tomate eta tipula entsaladaz,[3] pili-pili saltsa minaz edota jogurtaz zerbitzatzen da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) 🍳 Chips Mayai: The Ultimate Dar es Salaam Street Food You Need to Know! -. 2025-03-07 (kontsulta data: 2025-12-06).[Betiko hautsitako esteka]
  2. 1 2 (Ingelesez) «Chipsi Mayai (French Fries Omelette): A Snack From Tanzania» Delishably (kontsulta data: 2025-12-06).
  3. «Chipsi mayai | Traditional Egg Dish From Tanzania | TasteAtlas» www.tasteatlas.com (kontsulta data: 2025-12-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]