Chivu Stoica
Chivu Stoica | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1965eko martxoaren 24a - 1967ko abenduaren 9a ← Gheorghe Gheorghiu-Dej - Nicolae Ceaușescu →
1955eko urriaren 2a - 1961eko martxoaren 21a ← Gheorghe Gheorghiu-Dej - Ion Gheorghe Maurer → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Smeeni, 1908ko abuztuaren 8a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Bukarest, 1975eko otsailaren 18a (66 urte) | ||||
Heriotza modua | : bala zauria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | errumaniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Nazioarteko Brigadak | ||||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | ![]() |
Chivu Stoica (Smeeni, 1908ko abuztuaren 8a – Bukarest, 1975eko otsailaren 18a) errumaniar politikaria izan zen, Errumaniako lehen ministro 1955etik 1961era eta estatuburua 1965etik 1968ra.
Hamabi urterekin etxetik alde egin zuen eta estatuko trenbideetan mutil izan zen. 1921ean Bukarestera iritsi zen eta kalderero lanetan aritu zen. Han Nekazarien Alderdi Nazionalarekin bat egin zuen eta 1931n Errumaniako Alderdi Komunistan sartu zen. Gheorghe Gheorghiu-Dejen lagun egin zen eta grebak antolatu zituzten elkarrekin. Stoicari hamabost urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 1934an.
Alderdi Komunistako batzorde zentraleko kide izan zen 1945etik 1975era, politburoko kide izateaz gain. 1955etik 1961era lehen ministro izan zen, eta 1965etik 1967ra Estatu Kontseiluko presidente edo estatuburu.
Ehizarako fusil baten buruan tiro eginda hil zen. Bere heriotza suizidiotzat jo zen.