Chlamydoselachus anguineus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Chlamydoselachus anguineus
Chlamydoselachus anguineus2.jpg
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
OrdenaHexanchiformes
FamiliaChlamydoselachidae Chlamydoselachidae
GeneroaChlamydoselachus
Espeziea Chlamydoselachus anguineus
Garman, 1884
Banaketa mapa
Chlamydoselachus anguineus distmap.png

Chlamydoselachus anguineus Chlamydoselachidae familiako marrazo bat da. Espezie hau fosil biziduntzat jotzen da, historiaurretik izan duen eboluzioa oso txikia izan delako.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Atlantikoan (Euskal Herria, Norvegia, Eskozia, Frantzia, Madeira, Maroko, Mauritania, Brasil, Georgia…) eta Barean (Japonia, Taiwan, Australia, Tasmania, Zeelanda Berria, Hawaii eta Kaliforniako kostaldean) aurkitzen da, gune zabaletan, baina modu irregularrean. Espezie ezohiko hau plataforma kontinental kanpoaldean eta kontinental-ezponda gainean topatzen da.

Gehienetan gune sakonetan egoten da. 1.570 metrotara harrapatzen da normalean, baina Sarugako badian (Japonian) 50-200 metrotara harrapatzea ohikoa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo honek 4 metro luze neur dezake eta marroi ilun edo gris kolorekoa da. Gorputza aingira batena bezalakoa du eta hegalak ditu dortsalean, pelbisean eta uzki aldean. Burua zabala dauka, eta muturra motza eta birbildua. Sudurreko hobiak irekidura bertikalak dira. Begi handiak ditu, mintz niktitantekorik gabeak. Masailezur handia dauka, eta 300 hortz guztira. Sei brankia pare ditu.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orratz itxurako hortz ugari ditu, egokia txipiroien azal labainkorrari eusteko.

Chlamydoselachus anguineus marrazoak, bere harrapakina harrapatzeko, gorputza tolesten du eta aurrerantz jaurtitzen du, suge batek bezala. Masailezur luze eta malguak dituenez, harrapakin handiak irents ditzake, eta hortz txikiek harrapakinek ihes egitea saihesten dute.

Nagusiki zefalopodoak jaten ditu, baina baita hezur-arrainak eta marrazo txikiak ere.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau bibiparoa da. Ernaldia hiru urte eta erdikoa izaten da, animalia ornodunen artean eperik luzeena. Ez dago ugaltzeko garai finkorik, izan ere, marrazo hau gune sakonetan bizi ohi da, eta urtaroek ez diote eragiten.

Enbrioiak kapsula batean bilduta sortzen dira, eta amaren uteroan direlarik irteten dira kapsulatik. Kumeak uteroaren barnean mantentzen dira itsasora ateratzeko prest egon arte. Enbrioiak 3 cm luze neurtzen dituenean masailezurra ia hedatuta izaten du, kanpoko brankiak ateratzen hasiak eta hegatsak izaten ditu. 6-8 cm-koa denean, emearen gorputzetik irteten da, eta momentu horretan kanpoko brankiak guztiz hedatuta izaten ditu. 2-15 kume jaio ohi dira ernaldi bakoitzean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]