Chloe Dzubilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Chloe Dzubilo
Bizitza
Jaiotza Connecticut, 1960
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York2011ko otsailaren 18a (50/51 urte)
Jarduerak
Jarduerak artista, abeslaria eta aktorea
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm0246241

Chloe Dzubilo (Connecticut, 1960 - New York, 2011ko otsailaren 18a) estatubatuar artista, abeslaria eta HIESaren aurkako eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzaile transfeminista izan zen.[1]

Transisters musika taldeko abeslaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Connecticuten jaio zen 1960an, errusiar jatorriko familia batean.[2] Keith jaiotza izenez, gizonezko baten gorputzean jaio zen. 1982an New Yorkera bizitzera joan zen, non denbora-tarte labur batez Studio 54 diskotekan egin zuen lan.

Artea ikasi zuen New Yorkeko Parsons School of Design arte-eskolan. 1999an Genero Ikasketetan gradu elkartua eman zioten New York Hiriko Unibertsitatean.

1987an hiesa atzeman zioten bederatzi urtez bikotekide zuen Bobby Bradley Pyramid Clubeko sortzailea gaitz berak jota hil ondoren. Hiesa atzeman ziotenetik hiesdun pertsonen eskubide zibilak, osasun arreta eta duintasuna aldarrikatu zuen, baita pertsona transgeneroenak eta drogazaleenak ere. 1993an emakumerako trantsizioa egin eta Chloe izena hartu zuen.

2007an T de Long gizon transgeneroarekin ezkondu zen, Transisters musika taldeko gitarra-jotzailea.[3]

2011ko otsailaren 18an hil zen New Yorken.[1]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2018 I Hate New York Bere burua Dokumentala
2004 Rock Star
1999 Gang Girls 2000 Film laburra
1996 Visiting Desire Sitter
1995 Wigstock: The Movie Bere burua Dokumentala

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transisters[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Goddesses of Pink Rock

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «HIV/AIDS Activist Chloe Dzubilo Dies» POZ 2011ko otsailaren 24a . Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 15a.
  2. (Ingelesez) «On Our Cover» HIV Plus: 8 1998ko iraila . Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 15a.
  3. (Ingelesez) «In Memoriam: Chloe Dzubilo, 1960-2011» POZ 2011ko martxoaren 4a . Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 15a.