Galanperna mamigorrizka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chlorophyllum rhacodes» orritik birbideratua)
Galanperna mamigorrizka
Chlorophyllum rhacodes LC0093.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaChlorophyllum
Espeziea Chlorophyllum rhacodes
Vellinga, 2002
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Umbonate cap icon.svg 
titi-formako txapela
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Ring stipe icon.png 
hankak eraztuna dauka
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Galanperna mamigorrizka (Chlorophyllum rhacodes) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Macrolepiota rhacodes

Macrolepiota procera bezain jangarri ontzat jo izan da, nahiz eta kalifikazio hori anbiguoa bihurtu den, batzuetan eragin dituen nahasmendu gastrointestinalen ondorioz. Nahaste horiek oso antzeko espezieei egotzi izan zaizkie, eta hauen arteko aldeak ez daude erabat argi.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 15 cm arteko diametrokoa, haragitsua, hasieran konikoa, gero hemisferikoa eta amaieran laua. Bere azala hautsi egiten da, eta diskoan marroi uniformeko plaka leun bat osatzen du, eta gainerakoan ezkata zabal batzuk sortzen dira, kapela estaltzen dutenak, ertzeraino iristen diren lerro zentrokideak osatuz.

Orriak: Libreak, estu, desberdinak, sabeldunak eta zuriak, gero apur bat grisaxkara pasatzen dira eta gorriz zikintzen dira.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Nahiko laburra eta sendoa, zilindrikoa, baina zertxobait lodiagoa oinarrian; hasieran betea eta gero leizetsua eta ukitzean gorriz zikintzen den kolore zurikoa, baina ez du zebra orbanik, Lepiota procera delakoak dituen bezalakorik. Lepiota procera espezieak daraman eraztunaren antzekoa du, bikoitza eta mugikorra.

Haragia: Trinkoa, hariduna eta kolore zurikoa, eta hautsi edo airearekin kontaktuan jartzean gorri-azafrai kolorea hartzen du. Zapore gozoa du eta usain atsegina.[2]

Etimologia: Macrolepiota grekotik dator, handia, Lepiota generoko perretxiko handia esan nahi du. Rhacodes epitetoa grekotik dator, "rhakos" hitzetik, zarpail, esan nahi du. Azal lakarragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leucoagaricus badhamii delakoarekin, oro har, digeritzen zaila bezala hartzen dena; honek kapelan, metxa eta ezkata askoz finagoak eta txikiagoak ditu; eraztuna sinplea, hauskorra iheskorra eta ez da askea eta mugikorra , baizik bat eginda eta mugiezina; kapelaren ertza mehea du, eta zahartzean ildaskatu egiten da; azkenik erraboila ez da hain lodia eta sustrai moduan amaitzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera bitartean, kolonietan, batzuetan ugari, zirkuluak eratzen dituzte basoetan, batez ere humusean aberatsak diren koniferetan, hala ere, hostozabalen azpian lorategietan etab. aurki daitezke, materia organikoa deskonposizioan dagoen lekuetan, baita ongarritutako belardietan ere.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Afrika, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 188 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 28 or. ISBN 84-7173-211-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 137 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 291 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]