Cho Oyu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cho oyu
ChoOyu-fromGokyo.jpg
Cho Oyu Gokyotik
Gailurra
Garaiera 8201 m.
Gailurra 2340 m.
Koordenatuak 28° 06′ 00″ N, 86° 39′ 00″ E / 28.10000°N,86.65000°E / 28.10000; 86.65000Koordenatuak: 28° 06′ 00″ N, 86° 39′ 00″ E / 28.10000°N,86.65000°E / 28.10000; 86.65000
Cho Oyu hemen kokatua: Himalaia
Cho Oyu
Cho Oyu
Mendilerroa Himalaia
Lehen igoera 1954ko Urriaren 19an.Herbert Tichy, Joseph Joechler.

Cho Oyu (baita ere Cho Oyo edo Zhuoaoyou) munduko mendirik altuenetan seigarrena da, 8.201 metro baititu. Everest menditik 20 km mendebaldera dago, Tibet eta Nepalen artean.

Herbert Tichy, Joseph Joechler eta Sherpa Pasang Dawa Lamak igo zuten lehenengo aldiz 1954ko Urriaren 19an.

Cho Oyuren magalean Nangpa La (5.716m) dago, Tibet eta Khumbuko sherpen arteko komunikazio bidea. Hau dela eta 8.000ko errazena dela esan ohi da.

1985eko euskal espedizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985eko maiatzaren 15ean Juanito Oiarzabal bihurtu zen lehenengo euskal mendizale tontor honetara iristen, berarekin batera Juan Jose Amezgarai, Iñaki Querejeta eta Mikel Ruiz de Apodaca joan zirelarik.

Bi egun geroxeago Felipe Uriarte, Atxo Apellaniz eta Xabier Garaioak gauza bera lortu zuten.

Beste euskal alpinista batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989ko apirilaren 8an Martin Zabaletak Carlos Buhler estatubatuarrarekin batera tontorrera iritsi zen. Urte bat geroago Koldo Aranguren, Pitxi Eguillor eta Patxi Fernandezek marka bera erdietsi zuten, eta 1992an Amaia Aranzabal bihurtu zen lehenengo euskal emakume tontor honetara igotzen, Josu Bereziartua eta Joan Coletekin batera irailaren 17an. 3 egun geroago Joxe Artetxe eta Pilar Ganuza iritsi ziren, hau izanda lehendabiziko zortzimilakoa nafar emakume batentzat.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cho Oyu Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]