Chongqing Jiangbei nazioarteko aireportua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Chongqing Jiangbei
ChongqingAirport.jpg
IATA: CKG • ICAO: ZUCK
Kokapena
Herrialdea  Txinako Herri Errepublika
Milioi bat biztanle baino gehiago dituen hiria Chongqing
Barruti Yubei Barrutia
Koordenatuak 29° 43′ 09″ N, 106° 38′ 30″ E / 29.719166666667°N,106.64166666667°E / 29.719166666667; 106.64166666667Koordenatuak: 29° 43′ 09″ N, 106° 38′ 30″ E / 29.719166666667°N,106.64166666667°E / 29.719166666667; 106.64166666667
Itsas-mailako altuera 1.365 oin
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria Chongqing
Zerbitzu hiria Chongqing

Chongqing Jiangbei Nazioarteko Aireportua (txinera sinplifikatuz: 重庆江北国际机场; pinyineraz: Chóngqìng Jiāngběi Guójì Jīchǎng), (NAGE: CKG, NAZE: ZUCK), Chongqingeko aireportu nagusia da, Jiangbei Barrutian dago, hiriaren erdigunetik 21 kilometrora. 2007an 10.355.730 bidaiari igaro izan aireportutik, eta Txinako hamargarren aireporturik erabiliena izan zen. Herrialdeko hego-mendebaldeko aireporturik garrantzitsuena da, Chongqing Airlines eta China West Air hegazkin konpainien egoitza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportuaren handitze lanek bi fase izan dituzte, lehena 1990eko urtarrilean zabaldu zen eta bigarrena 2004ko abenduan. Guztira bi terminal dauzka, bata Txinako hegaldiak hartzeko eta bestea nazioarteko hegaldiak hartzeko. Hegaldi gehienak Txina barruko hegaldienak diren arren (%80 inguru 2008an), pixkanaka, nazioarteko hegaldiak garrantzia hartuz joan dira. 2008. urtean bidaiariak %10 hazi ostean, udaltasuneko agintariak hirugarren terminal bat eraikitzeko proiektua aurkeztekotan dira.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chongqing Jiangbei nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2002-2013 (milioi bidaiari)
Eguneratua: 2014ko apirilaren 7a.[1]
Urtea Bidaiariak Urtea Bidaiariak
2001 3.192.759 2009 14.038.045
2002 3.865.788 2010 15.802.334
2003 4.287.505 2011 19.052.706
2004 5.233.774 2012 22.057.003
2005 6.631.420 2013 25.272.039
2006 8.050.007
2007 10.355.730
2008 11.138.432

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Garraioa Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.