Chongqingeko portua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Chongqingeko portua (txinera sinplifikatuz: 重庆港; txinera tradizionalez: 重慶港), Txinako Herri Errepublikako Chongqing udaltasunean dagoen azpiegitura da. Portua Yangtze ibaiaren gune zehatz batzuetan hedatzen da eta Txinako Herri Errepublikako ibai-porturik handiena da, itsasotik ehundaka kilometrora.

Jiulongpoko kaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jiulongpoko kaia, Chongqingeko Jiulongpo Barrutiaaren ekialdean dagoen kaia da. Betidanik mota desberdineko lehengaiak kargatzeko erabili bada ere, gaur egungo erabilera nagusia kontainerren garraioa da. 750 metro luze baino gehiago den kaiak urtero 50.000 TEU inguru hartzeko ahalmena dauka.

Portua, hiriko gune estrategikoan dago, trenbide geltoki garrantzitsu baten ondoan. Inguruko probintzietako merkatugai asko, trenbidez heltzen dira Chongqingera ondoren Jiulongpoko portuan itsasontzi bidez Yangtze ibaiaren behekaldeko hirietara eramateko.

Chaotianmen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chongqingeko portu zaharra da, hirira sartzeko antzinako atea zegoen gunean kokatua. Yuzhong Barrutiaren ekialdeko muturrean hasi eta penintsularen hego-ekialdean zehar hedatzen da. Bertan, etengabeak dira bidaiari ontzien joan-etorriak.

Dadukouko kaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen bereko Chongqingeko barrutian kokatua, Dadukouko kaian, ikatza eta altzairua kargatzen dira, eta ibaiaren ondoan, hainbat siderurgia lantegi daude.

Yangba Tancun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chongqing udaltasuneko kairik berriena da, eraikuntza lanak 2004ean hasi eta proiektuaren lehen zatia 2006an zabaldu zen. Jiangbei Barrutiaren ipar-ekialdean dagoen portuaren zati honen lehen fasean 250 metroko kaia zabaldu zen, kontainerrak kargatzeko hiru garabia daude. Aldi berean sei itsasontzi hartzeko tokia dago kaian. Kaiaren ondoan, kontainerrak gordetzeko 80.000 metro koadroko gune logistikoa dago.

Bigarren fasearen eraikuntza 2007an hasi zen, eta ekialderantz doan kaiaren luzapena eraikitzen hasi ziren. Kai honek 300 metro gehiago izango ditu.

Foeryan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko abenduaren 25ean Chongqing hegoaldeko Banan Barrutian Foeryan izeneko portua inauguratu zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.