Edukira joan

Chopping tool

Wikipedia, Entziklopedia askea
Behe Paleolitoa, orain baino 1,7 milioi urte lehenago. Giza tresna zaharrenetariko bat. Melka Kunture Etiopia. Hiru ikuspuntu.

Chopping tool, ingelesezko hitz bat da, Paleolitoko uharri landua, tailatua, edo egokitutako uharri bat adierazteko. Sorbatza bi aurpegietatik landua duen uharria da, chopperrak aldiz, alde bakarra du tailatua.

Bi tresna horiek harrizko eraunspen zuzenez landuak daude eta lehengaiak ezberdinak izan ohi dira: kuartzitak, kuartzoak, ofitak, basaltoak, hareharriak, etab. Behe Paleolitoko (3,3 Miloi urte - 250.000 urte BP) tresnak dira, nahiz eta inoiz beste garai batzuetan ere banaka-banaka ager daitezkeen teknologia eta itxura hain baldarreko tresnak. Batzuetan, zaila da desberdintzea Chopping-tool eta aurpegibiko partzial baten artean. Olduvai aldian agertu zen.[1]

A. Foucault eta J. F. Raoult Dictionnaire de Géologie hiztegiaren arabera. Foucault eta J. F. Raoult, uharri tailatuak, "tresna oso zabarrak dira, ezpalak eginez, alde batean (choppers) edo bi aurpegitan (chopping-tools) zorroztutakoa".[2]

Hala ere, egokitutako harri horiek guztiak ez dira tresnatzat hartzen; izan daitezkeelako, nukleoak, tailatzearen azpiproduktuak, ala lanabes bihurtutako nukleoak.

Éric Boëdak Historiaurrean aditu frantsesak egokitutako harri-lubeten azterketari datxekion beste arazo bat planteatzen du: zenbait artefaktu, chopper-en edo chopping-tools izan, ez dira uharrien gainean egiten. Boëdaren arabera, "«Chopper» edo «chopping tool» hitza uharrien gainean fabrikatutako erremintetarako bakarrik gorde behar izan bagenu, uharrien gainean fabrikatutako matrizeen erdiak baino gehiago zokoratuko genituzkeen. Era berean, «tailatutako uharriak» (galet aménagé) terminoa erabili izan bagenu, bolumen berdineko baina euskarri desberdinen gainean fabrikatutako matrizeen heren bat baino gehiago kenduko genituzkeen". Boëdak, beraz, "alaka bakarreko matrizea edo trokela" edo " alaka bikoitzeko matrizea edo trokel" terminoak erabiltzea proposatzen du.[3]

Deskribapena eta erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alde bakarrean landutako chopperrra. Henri Breuilen bilduma, Tolosako Museoan.

Definizio tipologiko klasikoaren arabera, chopper bat nahiko gutxi aldatutako harlandu bat zen, alde bakar batean material kendu zaiona. Aho bereko bi aurpegitan materiala kendu bazaio ahoa zorrozteko edo, behintzat ebakiak egiteko gai bihurtzeko, chopping-tool edo aurpegibiko chopperra esaten zaio.[4][5]

J. L Piel-Desruisseauxek Outils préhistoriques de l'éclat à la flèche liburuan,[6] proposaten du "tailatu nahi den harria" "ingude" baten gainean pausatzen dela ebakuntza bipolarra egitean, eta, horren ondorioz, kolpeak bi ertz kontrajarriak askatzen ditu, chopper bikoitz bat lortzeko, adibidez. Polo bakarreko perkusioan, harriaren ertz bat kolpekatzean lortzen da, kolpe gogor batez (beste arroka gogor bat, adibidez. Kolpen bigune emten denean, aldiz, geroago agertuk diren tresna litikoean, hezurra, zura eta beste lehengai bate rebiliko da). Ezpalak, hrri-printzak, mutur bakarrean askatzen dira. Horrel, alboko chopperra,distala, puntakoa... lor daiteke, Egokitutako harriak askotariko ahoak dituzte, batzuk biribilduak dira, beste batzuk aldapatsuagoak, alakatuak, puntakoak, eskailera formakoak, etab.

Chipping-toolaren kasuan, harri-koskorraren alde batean eta gero bestean txandaka kolpatzeak, itxura bihurgunetsua ematen dio ebaketa-filoari; choperrean, berriz, sorbatza zuzena izaten da.

Neurriei dagokienez, prestatutako harri gehienak tamaina ertainekoak dira, eta esku moderno edo txikiago batean kabi daitezke. Chopping-toolaren kontrako ertza askotan gordin uzten da, heldulekua errazteko asmoz.

Egokitutako uharra. Behe Paleolitoa 300.000 urte inguruan. Balmar, Garona Garaia. Tolosako Museoan.

Egokitutako uharriek hainbat forma izan ditzakete, hala nola, poliedroa, baina kasu jakin horretan, Piel-Desruisseauxen arabera, ezpalak kentzearen bidez fazetatutako forma esferikoko bloke bat da,[7] eta ez dakigu tresna edo nukleoa den.

Harria tailatzeko trebetasun zehatza behar da: lehengaia lortu nahi den foram edo lanabesaren arabera aukeratzen da. Landutako harri-koskorrei dagokienez, lanabes horiek zakarrak diruditen arren, lehengaia (kuartzoa, basaltoa, kareharria, etab.) eta harri-koskorraren forma (lodiagoa edo finagoa, luzanga, esferikoa, etab.) kontu handiz aukeratzen dira leku jakin batzuetan, tailagileak lehengai-blokeak bilatu aurretik ere buruan zuen emaitza zehatza lortzeko. Eskuarki, lanabesak erreka baten ondoan egoten ziren, non uharriak zeuden.

Fabrikazio lanarekin gauza bera gertatzen da, eta faktore anitz kontroaltu behar dira. Horren adibide da kolpe-planoaren eta ebakuntza azalaren artean 90º edo hortik behera egon behar duela.

Elementu horiek guztiek dagoeneko nahiko aurreratuta dagoen hausnarketa-maila adierazten dute.

Tradizioz objektu hauentzat planteatu izan den erabilera, hezurrak haustea, kanaletako haragi lehorra arraspatzea edo larruak lantzea bezalako lanak egitea da. Hala eta guztiz ere, azpimarratu behar da ez dela hipotesi hori berresteko balio izan duen trazadura-azterketarik egin, eta, lehen esan bezala, harri landuak, agian, ez zirela denak lanabesak. Hala ere, esperimentazio asko egin ahal izan dira, hala nola egokitutako harri-koskorren tamaina esperimentala, gero haragi-pieza bat mozteko, azal bat arraspatzeko eta abar probatzen direnak. eta horrek objektu horiekiko ulermena hobetzera eramaten ditu arkeologoak.

Tradizionalki, objektu horiek hezurrak hausteko, gorpuen haragi lehorra karrakatzeko edo larruak lantzeko erabiltzen zirela uste izan da. Azpimarratu behar da, hala ere, ez dagoela hipotesi hori berresterik izan duen miaketa-azterketarik, eta, esan bezala, tailatutako harri koskor guztiak ezin izan dira erremintak izan. Hala ere, esperimentu ugari egin dira, hala nola, harri koskorrak tailatzea forma jakin batekin, gero haragi zati bat mozteko, azal bat karrakatzeko eta abarreko lanetran erabiltzeko. . Horri esker, arkeologoek hobeto ulertu ahal izan dituzte objektu horiek.

Jatorria eta aurkikuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chopping tool ugari dituzten industria litikoak (eta aurpegibikoak bezalako forma berriagorik ez dutenak) "olduvaitar" (1,8 miloi urte – 600.000 urte) deituriko industriak dira. Egokitutako uharriak edo harriak, batez ere, Aurre-Olduvai aldian (2,54 m u – 1,85 m u) eta Olduvai klasikoaren (1,85 m u - 1,65 m u ) kokalekuetan aurkitu ziren. Hala ere, egokitutako harri batzuk sedimentu zaharragoetan aurkitu dira Lomekwi 3an (3,3 m u) (eta horregatik Sonia Harmandek frantse historiaurrelariak proposatzen du garai horri, Oldowayen Aurrekoa dena, Lomekwitarr izena ematea) eta Indiako Masolen Himalaiako mendipean (2,8 m u),[8][9][10]

Litekeena da Homo habilis, Homo rudolfensis eta Homo erectus-ek harri landuak egin izana. Garai zaharragoetarako, Australopitekoak izan litezke, eta Parantropoak ere izan daitezke.///////

2015ean aurkitu ziren Lomekwi 3 aztarnategian, Turkana aintziratik gertu, 3,3 Ma-koa. Egindako lanabes zaharrenek misterioa argitzen dute fabrikazioaren inguruan, ez baita homininineo-fosilik aurkitu kokalekutik gertu dauden sedimentuetan. Ikertzaileek uste dute Kenyanthropus Platyops tximino pliozeno handia dela, edo Australopithecus Afarensis dela, baina ez duela fosilik aurkitu Lomekwi 3 eremuan.

Afrikako hainbat lekutan aurkitu dira chooping tool, hala nola:

Zenbait ikerlarien arabera, 1,2 eta 2 millions urte arteko harri egokituak leudeke Europan, batez ere Auverniako[13] Chilhac herrian. Antzinatasuna edota izaera antropikoa, ordea, zalantzan jartzen du komunitate zientifikoaren zati batek.

Dena den, Italiako Pirro iparra (1,2 – 1,5 mu) eta Monte Poggiolo (1 mu) aztarnategiak daude, Georgiako Dmanisi (1,8 mu), Frantziako, Roquebrune-Cap-Martinen, Vallonet leizea (1 mu), etab.

2016an, Himalaiako mendi-adarretan, Masolen (India), harri egokituak aurkitu ziren. 2,6 milioi urteko datazioak izango lituzkete.[14]

Txinan, Longgupo aztarnategiak (2,2 mu - 1,8 mu) harri egokituak ditu; Afrikako iparraldean, Ain Hanech (2,2 mu) aztarnategiaz hitz egin daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Harrizko eta hezurrezko tipologia. Unibertsitateko Indar Batasuna. Apunte bankua.
  2. Foucault, Alain; Raoult, Jean-François. (2010). Dictionnaire de Géologie. Dunod ISBN 9782100547784..
  3. Éric Boëda (2013 ) Techno-logique et Technologie, Une paléo-histoire des objets lithiques tranchants, archéo-éditions.com, 55-56 or.
  4. Movius, H.L. jr (1957) - « Pebble tool terminology in India and in Pakistan », Man in India, 37, 149-156. or.
  5. Brézillon, M. (1971) - «La dénomination des objets de pierre taillée, supplément à "Gallia Préhistoire"», IV. gehigarria. 427 or.
  6. (Frantsesez) Piel-Desruisseaux, Jean-Luc. (2016). Outils préhistoriques, de l'éclat à la flèche, 7e édition. Paris: Dunod ISBN 9782100751389..
  7. Simone, Suzanne (1975) Choppers et bifaces de l'Acheuléen méditerranéen, essentiellement d'après les matériaux de Terra Amata (Alpes maritimes, France) et de Venosa (Basilicate, Italie). Monaco : Bulletin de l'Association française pour l'étude du quaternaire
  8. Harmand, Sonia et alii (201505-20) «3.3-million-year-old stone tools from Lomekwi 3, West Turkana, Kenya, revue » Nature, 521 zk.
  9. Cauche D., Dambricourt Malassé A., Mukesh S., et al.. (23/03/21). «Pre-Quaternary hominin settlements in Asia: Archaeology, bio-lithostratigraphy and magnetostratigraphy evidences at Masol, Siwaliks, Northwestern India -» L'Anthropologie: p. 102846...
  10. Dambricourt Malassé A.. (26/08/2021). «Activités hominiennes dans la plaine inondable sous-himalayenne à la fin du Pliocène.» Un bouquet d’ancêtres. Premiers humains : qui était qui, qui a fait quoi, où et quand ? Coppens Y. et Vialet A (eds). Académie pontificale des sciences et CNRS Editions.: 197-212...
  11. Leakey, M.D. (1971) - Olduvai Gorge - vol. 3 : Excavations in Beds I and II, 1960-1963, Cambridge : Cambridge University Press, 306 or.
  12. Torre, I. de la et Mora, R. (2005) - Technological strategies in the Lower Pleistocene at Olduvai Beds I & II, ERAUL 112, 255 or.
  13. Bonifay, E. (2002) - Les premiers peuplements de l'Europe, La Maison des Roches, 127 or.
  14. (2016-01-25) Découverte d’activités humaines à d’années dans les piémonts himalayens du nord-ouest de l’Inde (Pandjab), Muséum national d'histoire naturelle, communiqué de presse.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]