Chorizo de Bilbao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Chorizo de Bilbao
Osagaiak
Oinarria Txerrikia
Historia
Jatorria Filipinak

Chorizo de Bilbao edo Chorizo Bilbao filipinar hestebetea da, txerrikiz egina. Izenak kontrakoa dirudi arren, ez da euskal gastronomiakoa. Vicente Genatok Manilako Genato Commercial Corporation enpresarentzat sortu zuen eta bere arbasoen jatorria erabili zuen izen moduan. Egun Marca El Reyk ditu egile-eskubideak, Genatori erosi zizkiolako. Oso ospetsua da Estatu Batuetako filipinar diasporan. Chorizo de Bilbaok beste filipinar longganisak erabiltzen duten osagai berak erabiltzen ditu, piperrautsa izan ezik.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Cook's Info Chorizo de Bilbao.
  2. (Ingelesez) About Filipino Food Chorizo de Bilbao.


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.