Chris Evert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Chris Evert
Chris Evert playing tennis at Camp David.png
Bizitza
Izen osoa Christine Marie Evert
Jaiotza Fort Lauderdale1954ko abenduaren 21a (62 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Boca Raton (Florida)
Familia
Aita Jimmy Evert
Ezkontidea(k) Andy Mill  2006)
John Lloyd
Greg Norman  (2008 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea tenislaria
Tenis
Eskua eskuina
Jokaera eskuina eta bi eskuzko errebes
Bakarka i/g 1304–144
Binaka i/g 117–39
 
Pisua 56±0 kilogramo
Altuera 168 zentimetro
Jasotako sariak
IMDb nm0263708

Christine Marie "Chris" Evert (Fort Lauderdale, Florida, 1954) estatubatuar tenis-jokalaria ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita tenis-irakaslea zuen, eta oso gazterik hasi zen tenisean. Gaztaroan hasi zen ospea irabazten, eta munduko izar handien kontra jokatu eta garaipenak lortu zituen (Margaret Court, Virginia Wade, Billie Jean King). 1972an egin zen profesional, baina ordurako zenbait sari irabazita zegoen, besteak beste, Virginia Slims Masters saria (1971, 1972). 1974an banakako sariak irabazi zituen Wimbledon, Roland Garros eta Italiako irekian. 1975ean berriro irabazi zuen Roland Garros saria, eta lehenengoz Estatu Batuetako irekia. Hurrengo urtean Wimbledonen irabazle izan zen berriro, eta harrezkero behin eta berriro jarraitu zuen nazioarteko sari ospetsuenak irabazten: 5 bider Estatu Batuetako irekia, 7 bider Roland Garros, 2 Wimbledon eta beste 2 bider Australiako irekia. Orotara 157 titulu irabazi zituen banakako lehiaketetan, eta munduko tenis-jokalaririk handiena izan zen 1970eko hamarraldiaren amaieran eta 1980koaren hasierako urteetan. 1989an utzi zuen tenis profesionala, baina bere karrerak iraun zuen urteetan munduko hiru jokalari onenen artean egon zen beti. Orain arte izan diren emakumezko tenis-jokalari guztien artean, berak osatu du ibilbiderik bikainena, bere arerio izandako Martina Navratilovaren atzetik.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chris Evert Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Florida
Artikulu hau Floridako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.