Christchurcheko meskitetako sarraskia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christchurcheko meskitetako sarraskia
Irudia
Motaatentatu
masa hilketa
livestreamed crime (en) Itzuli
Data2019ko martxoaren 15a
KokalekuChristchurch
HerrialdeaZeelanda Berria
HelburuAl Noor Mosque (en) Itzuli eta Linwood Islamic Centre (en) Itzuli
KausaSupremazismo Zuria
Islamofobia
Honen ondorioaArms (Prohibited Firearms, Magazines, and Parts) Amendment Act 2019 (en) Itzuli
Pertsona hilak51
Pertsona zaurituak47
ErantzuleBrenton Tarrant (gizahiltzaile)
Armamilitary-style semi-automatic (en) Itzuli
Eskopeta
bolt-action rifle (en) Itzuli
Bonba-auto
Komunikabide

Christchurcheko meskitetako sarraskia Christchurch Zeelanda Berrian ondoz ondo egindako bi eraso izan ziren, 2019ko martxoaren 15ean. Ostiraleko otoitzean gertatu ziren, Al Noor Meskitan eta Linwood Islamdar Zentroan. Eskuin muturreko zuri supremazista australiar batek egindako tiroketa horretan 50 lagun hil ziren, eta gutxienez beste 50 zaurituta atera (48, zein iturrik esaten duen).[1][2]

Berrogeita bi pertsona hil ziren Al Noor-en edo gertu, eta zazpi Linwooden; beste biktima bat ospitalean hil zen. Hiru susmagarri atxilotu zituzten; gero, ordea, haietako bi aske utzi zituzten, zerikusirik ez zutelakoan.[2] Tiroketa horiek eraso terroristatzat hartu dira. Erasoon berezitasun bat da hiltzaileak GoPro bidez guztia grabatu zuela, eta zuzenean Internetera sareratu; gainera, manifestu bat idatzi eta zabaldu zuen, Anders Behring Breivikek egindako sarraskiarekin antzekotasun handiko ekintza honetan.[2]

Tiroketa horiek Featherstongo gerrako presoen aurkako 1943ko erasotik Zeelanda Berrian izandako larrienak izan ziren, orduan 49 lagun hil baitziren.[3] Zeelanda Berriko lehen tiroketa masiboa izan dira 1997ko Raurimu sarraskitik, eta Zeelanda Berriko historiako ekintza kriminal hilgarriena, 1990ko Aramoanako sarraskia gaindituz.[4][5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Christchurch death toll rises to 50 after one more victim found at mosque» ABC News 2019-03-17 (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
  2. a b c Berria.eus. «Zeelanda Berriko erasotzaileak bakarrik jardun zuela baieztatu du Poliziak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
  3. (Ingelesez) Christchurch mosque shootings: New Zealand's worst since 1943. 2019-03-15 ISSN 1170-0777. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  4. (Ingelesez) anna.leask@nzherald.co.nz @AnnaLeask, Anna Leask Anna Leask is senior police reporter for the New Zealand Herald. (2017-02-03). Raurimu 20 years on: the madman, the massacre and the memories. ISSN 1170-0777. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  5. (Ingelesez) Graham-McLay, Charlotte; Ramzy, Austin; Victor, Daniel. (2019-03-14). «Christchurch Mosque Shootings Were Partly Streamed on Facebook» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  6. (Ingelesez) «49 dead in terror attack at New Zealand mosques: Live updates» www.cnn.com 2019-03-15 (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]