Christian Etchebest

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christian Etchebest
Bizitza
JaiotzaPaue1969ko otsailaren 17a (52 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua
Enplegatzailea(k)TF1
M6 (telebista katea)

Christian Etchebest (Paue, 1969) bearnotar sukaldaria da. Ama Eskiulakoa du eta euskal sukaldaritzan aditua da.[1]

Donibane Lohizuneko Grand Hôtelean, Biarrizko Miramarrean, Cannesko Martinezen eta Parisko Grand Hôtelean lan egin zuen. Parisen zenbait jantoki ditu: Cantine du Troquet « Pernety », Cantine du Troquet « Dupleix » eta La Cantine de la Cigale.

M6 katean Bon et à savoir, Panique en cuisine edo La plus belle région de France agertzeagatik ezaguna da Frantzia osoan.

2013an, Éric Ospital baionarrarekin batera, Tout est bon dans le cochon, Histoires, traditions et recettes idatzi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.