Christian Fürchtegott Gellert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christian Fürchtegott Gellert

Bizitza
JaiotzaHainichen (en) Itzuli1715eko uztailaren 4a
Herrialdea Saxoniako hauteslerria
HeriotzaLeipzig1769ko abenduaren 13a (54 urte)
Hobiratze lekuaSüdfriedhof Leipzig (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, unibertsitateko irakaslea, hymnwriter (en) Itzuli, filosofoa eta idazlea
Lantokia(k)Leipzig
Enplegatzailea(k)Leipzigeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Musicbrainz: 2357c39b-9ff0-4c39-baab-86d5fb4115ec Discogs: 1047927 IMSLP: Category:Gellert,_Christian_Fürchtegott Allmusic: mn0002176577 Find a Grave: 10447655 Edit the value on Wikidata

Christian Fürchtegott Gellert (Gräfenhainichen, Alemania, 1715eko uztailaren 4a - Leipzig, Alemania, 1769ko abenduaren 13a) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C. F. Gellerts sämmtliche Schriften. Teil 1 (1775)

Leipzigen egin zituen ikasketak, eta bertan irakatsi zituen poesia, hizketa-artea eta morala. Bere garaiko idazlerik ospetsuenetakoa izan zen, eta Praeceptor Germaniae titulua eman zioten; Melanchtonen ondoren bera izan zen bigarrena.

Bere Fabeln und Erzählungen (1746-1748, Alegiak eta elezaharrak) morala aztertzen zuen liburua izan zen XVIII. mendean gehien irakurri zena. Die zärtliche Schwester (1747, Ahizpa samurra) eta Geistliche Oden und Lieder (1757, Oda eta kanta espiritualak) liburuek, berriz, ez zuten azpimarratzeko moduko eraginik izan.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christian Fürchtegott Gellert Aldatu lotura Wikidatan