Christian Gottfried Daniel Nees von Esenbeck
| Christian Gottfried Daniel Nees von Esenbeck | |
|---|---|
(1855) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Schloss Reichenberg (en) |
| Herrialdea | Hessengo Dukerri Handia |
| Heriotza | Wrocław, 1858ko martxoaren 16a (82 urte) |
| Familia | |
| Aita | Johann Conrad Nees |
| Seme-alabak | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Jenako Unibertsitatea Gießengo Unibertsitatea |
| Doktorego ikaslea(k) | Joseph Gerhard Zuccarini |
| Hizkuntzak | alemana latina |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | botanikaria, pteridologoa, briologoa, unibertsitateko irakaslea, mikologoa, entomologoa, agrostologist (en) |
| Lantokia(k) | Bonn |
| Enplegatzailea(k) | Bonngo Unibertsitatea Wrocławeko Unibertsitatea Friedrich-Alexander-Universität Erlangen-Nürnberg |
| Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Zientzien Bavariar Akademia Zientzien Errusiar Akademia Accademia delle Scienze di Torino |
| nees-von-esenbeck.de | |
Christian Gottfried Daniel Nees von Esenbeck (Reichelsheim, 1776ko otsailaren 14a – Breslau, 1858ko martxoaren 16a) alemaniar botanikari, sendagile, zoologo eta filosofo naturala izan zen.
Gaztetatik zientziarekiko interesa erakutsi zuen, eta Darmstadten bigarren hezkuntza jaso ondoren, 1800ean biologian eta medikuntzan graduatu zen Jenako Unibertsitatean. Frantzisko I.a Erbach-Erbachekoa medikua izan zen, baina botanikarekiko interesak postua utzarazi zion. 1816an Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademian sartu zen, eta 1817an botanikako irakasle izendatu zuten Erlangengo Unibertsitatean. 1820an historia naturaleko irakasle bihurtu zen Bonngo Unibertsitatean, eta 1831n botanikako katedradun izendatu zuten Breslauko Unibertsitatean.
Politikan aktibo egon zen 1848-1848ko Alemaniako Iraultzetan. Gobernuarekin izandako gatazken ondorioz, 1851n irakasle postua eta pentsioa galdu zituen Breslaun.
Zoologiari eta botanikari buruzko monografiko ugari idatzi zituen. 7.000 landare espezie inguru deskribatu zituen eta bere lan gehienak onddoei buruzkoak dira.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Die Algen des süßen Wassers, nach ihren Entwickelungsstufen dargestellt (1814)
- Das System der Pilze und Schwämme (1816)
- Vorlesungen zur Entwickelungsgeschichte des magnetischen Schlafs und Traums (1820)
- Handbuch der Botanik. Band 1 (1820)
- Handbuch der Botanik. Band 2 (1821)
- Bryologia germanica (Christian Friedrich Hornschuch eta Jacob Sturmekin, 1823–31, 2 Bände mit 43 Tafeln)
- Plantarum, in Horto medico Bonnensi nutritarum, Icones selectae (1824)
- Agrostologia brasiliensis (1829)
- Genera Plantarum Florae Germanicae (1831–1860)
- Genera et species Asterearum (1833)
- Naturgeschichte der europäischen Lebermoose mit Erinnerungen aus dem Riesengebirge (1833-38, 4 Bände)
- Hymenopterorum Ichneumonibus affinium monographiae (1834, 2 Bände)
- System der spekulativen Philosophie, Band 1
- Systema Laurinarum (1836)
- Florae Africae australioris illustration monographicae Gramineae (1841)
- Die Naturphilosophie (1841)
- De Cinnamomo disputatio (1843)
- Synopsis hepaticarum (Carl Moritz Gottsche eta Johann Lindenbergekin, 1844–1847)
- Die allgemeine Formenlehre der Natur (1852)