Christian Heinrich Friedrich Peters

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Christian Heinrich Friedrich Peters
ChristianHFPeters.jpg
Bizitza
Jaiotza Koldenbüttel1813ko irailaren 19a
Herrialdea  Danimarka
 Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Clinton1890eko uztailaren 18a (76 urte)
Hezkuntza
Heziketa Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea astronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Litchfield Observatory
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Christian Heinrich Friedrich Peters (Koldenbüttel, Schleswig-Holstein, 1813ko irailaren 19a - Utica, AEB, 1890eko uztailaren 18), astronomo alemaniar bat izan zen. 1813ko irailak 19an jaio zen egungo Schleswig-Holstein estatuko Koldenbüttel herrian, Alemania iparraldean. Astronomia eta matematika ikasi zituen Berlingo unibertsitatean Johann Franz Encke astronomoarekin (bere izena daraman kometaren aurkitzailea), eta Carl Friedrich Gaussen laguntzailea izan zen Göttingenen.

1838an, Siziliara joan zen lan geodesikoetan aritzeko, eta herrialde hartako departamendu honetako zuzendari izendatua izan zen, baina, 1848an, erbesteratu egin zuten matxinatu siziliarren alde agertzeagatik, hauekin elkartuz eta, guduetan, maior mailarekin parte hartuz. Palermo hartua izan ondoren, Frantziara ihes egin zuen, ondoren, Konstantinoplara pasatzeko. 1854an, AEBetara joan zen. Harvard unibertsitateko behatokian eta New York estatuko hiriburu den Albanyko Dudley behatokian lan egin zuen, eta, 1858an, Clinton hiriko behatokiko zuzendari izendatua izan zen.

Peters, astronomo ospetsu bat izan zen, 1861etik 1889 arte, 48 asteroide aurkitu baitzituen (72 Feronia eta 145 Adeona kasu), baita izar karta bikainak egin zituelako ere. 1890eko uztailak 18an hil zen.

Aurkitu zituen asteroideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]