Christian Homann Schweigaard
Christian Homann Schweigaard (Oslo, 1838ko urriaren 14a – ibidem, 1899ko martxoaren 24a) norvegiar abokatu eta politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1884ko apiriletik ekainera.
Zuzenbide ikasketak egin zituen, Londresen eta Parisen urtebete eman ondoren, eta 1863an abokatutzan sartu zen.
Politikan Alderdi Kontserbadoreko kide izan zen eta Emil Stangekin batera alderdiaren antolaketa zuzendu zuen 1880 eta 1890eko hamarkadetan. Kargu garrantzitsuak izan zituen garai hartan. Osloko alkate, diputatu, Alderdi Kontserbadoreko eta Parlamentuko buru, Jutiziako ministro eta Finantza ministro izan zen.
1884ko apirilean lehen ministro izendatu zuten Christian August Selmer lehen ministroaren aurkako kargugabetze epaiketaren ondoren. Handik gutxira dimisioa eman zuen epaiketa berri baten mehatxuengatik, Alderdi Kontserbadorearen zatiketagatik eta Oskar II.a erregearen zalantzengatik.