Christian Schwarz-Schilling
Christian Schwarz-Schilling (Innsbruck, 1930ko azaroaren 19a – Büdingen, 2026ko apirilaren 6a) alemaniar politikaria izan zen.
Batxilergoa Berlinen ikasi zuen eta Asia Ekialdeko hizkuntza, kultura eta historia ikasketak egin zituen Municheko Unibertsitatean, 1956an doktoretza lortuz. 1960an Alemaniako Batasun Kristau-Demokrata alderdian afiliatu zen.
1966an Hessengo parlamentuko diputatu hautatu zuten eta 1971n ZDF telebistako kontseiluko kide izendatu zuten. 1976an Bundestageko diputatu hautatu zuten.
1982an Helmut Kohlek gobernu federaleko Komunikazio ministro izendatu zuen. Bere agintaldian telebista pribatuak baimendu ziren eta kable bidezko telebista iritsi zen. 1992an dimisioa eman zuen, Bosniako gerran Alemaniaren inhibizioa salatzeko.
Gobernutik erretiratu ondoren, 1994an diputatu hautatu zuten berriro, eta giza eskubideen eta errefuxiatuei laguntzeko batzordeko lehendakari izendatu zuten. 1996tik 1997ra Bosnia eta Herzegovinarako goi-ordezkaria izan zen.