Christina Grimmie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christina Grimmie
Christina Grimmie in November 2014.jpg
Bizitza
Izen osoa Christina Victoria Grimmie
Jaiotza Marlton1994ko martxoaren 12a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Orlando Regional Medical Center (en) Itzuli2016ko ekainaren 10a (22 urte)
Hobiratze lekua New Jersey
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
Hiltzailea Kevin James Loibl (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Cherokee High School (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, musikagilea, piano-jotzailea, youtuberra, aktorea, estudioko musikaria eta telebista-ekoizlea
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua pianoa
ahotsa
Diskoetxea Universal Music Group
Island Records
Republic Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
IMDb nm4789907
christinagrimmieofficial.com
Christina Grimmie's signature.svg

Christina Victoria Grimmie (Marlton, NJ, 1994ko martxoaren 12a - Orlando, Florida, 2016ko ekainaren 10a), YouTuber, abeslari, konpositore eta aktore estatubatuarra izan zen. 2009an, abesti ezagunen bertsioak Youtubera igotzen hasi zen. Find Me (2011) bere EPa kaleratu ondoren, milioi bat harpidedun lortu zituen YouTube kanalean. Bere kanalak bi milioi harpidedun lortu ondoren, estudioko lehen diskoa kaleratu zuen, With Love (2013).

2014an, Grimmie lehiakide izan zen The Voice programaren seigarren denboraldian, eta hirugarren postuan sailkatu zen. Adam Levine, ikuskizuneko bere entrenatzaileak, finalean iragarri zuen emaitzak edozein izanda ere, 222 Records diskoetxearekin sinatuko zuela. Lil Wayne-k Young Money Entertainment bere zigiluan sinatzea ere eskaini zion. Island Records-en sinatu zuen aldi labur batez.

2016an, Grimmiek bigarren EPa kaleratu zuen, Side A. Urte horretan bertan, aktore rol batean ere parte hartu zuen, The Matchbreaker filmean lehenengo agerpen bakarra egiten. 2016ko ekainaren 10ean, Grimmie tiroz hil zuen bere buruaz beste egin zuen zaletu batek; tiroketa autografoak sinatzen ari zela gertatu zen, Orlando-n (Florida) kokatutako The Plaza Live antzokian egindako emanaldi baten ondoren.

2017an, Side B, bere Side A EParen hilondoko jarraipena, eskuragarri egon zen Spotify-n eta iTunes-en . 2017ko ekainaren 9an, Grimmie-ren bigarren eta azken diskoa, All Is Vanity, argitaratu zen hil ondoren. 2019an, bere YouTube kanala lau milioi harpidedunetara iritsi zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]