Christina Obergföll

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christina Obergföll

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristina Obergföll
JaiotzaLahr/Schwarzwald1981eko abuztuaren 22a (42 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
Ezkontidea(k)Boris Henry (en) Itzuli  (2013 -
Hezkuntza
HeziketaFriburgoko Unibertsitatea : kirol, ingeles
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakatleta, xabalinaria eta kirolaria
Atletismoa
Kirol diziplinak xabalina jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua78 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

christina-obergfoell.com
Youtube: UC0lPhkoKLQk2x9XsP1pUcBA IAAF: 14279102 Olympic.org: christina-obergfoll Edit the value on Wikidata

Christina Obergföll (Lahr, 1981eko abuztuaren 22a) alemaniar xabalina jaurtitzaile ohia da . 2013an Munduko txapelduna izan zen. 70,20 metroko jaurtiketa da bere marka pertsonala, Alemaniako errekorra izanik. Gainera, marka horrekin historiako munduko laugarrena da.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko Atletismoko Munduko Txapelketan, Obergföll-ek zilarrezko domina irabazi zuen Europako errekorra eginez (70,03 m), Osleidys Menéndez-en atzetik bigarren gelditu zen, proba berean munduko errekor berria ezarriz.

Obergföllek 4. postua lortu zuen 2006an Goteborgen egin zen Europako Atletismo Txapelketan .

70,20 metrorekin, bere Europako errekorra hobetu zuen 2007ko ekainaren 23an Munichen jokatu zen Europako Kopako Super Liga txapelketan.

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen, baina Europako errekorra galdu zuen, Barbora Špotákovák egin zuen eta.

Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan bere ibilbide profesionaleko arrakasta handiena errepikatu zuen, zilarrezko domina irabazi zuenean.

2013ko Moskun egin zen Munduko Atletismo Txapelketan, Obergföll-ek urrea lortu zuen 69,05 metroko jaurtiketarekin. 2013an ere Boris Henryrekin ezkondu zen. Ibilbide profesionalaz aparte, Boris Henry xabalina jaurtitzaile alemaniarrarekin ezkondu zen.

Obergföll-ek 2014an lehiatzeaz utzi zion, haurdun zegoelako, baina 2015eko Munduko Txapelketan parte hartu zuen eta laugarren postua lortu zuen. Azkenik, 2016an, zortzigarren amaitu zituen Olinpiar Jokoetan eta txapelketa hau amaitzean erretiratu zen.

Steffi Nerius eta Obergföll 2007ko Munduko Txapelketan ospatzen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]