Edukira joan

Christina Perri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christina Perri

(2022)
Bizitza
JaiotzaFiladelfia, 1986ko abuztuaren 19a (39 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaArchbishop Ryan High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria, konpositorea, estudioko musikaria eta musikaria
Genero artistikoapop rock
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaAtlantic Records

christinaperri.com
IMDB: nm3998660 Rottentomatoes: celebrity/christina_perri
Facebook: ChristinaPerriMusic Twitter: christinaperri Instagram: christinaperri MySpace: christinaperri Youtube: UC2gMECGMn5TVbRN5S5tKb8Q TikTok: christinaperri Souncloud: christinaperrimusic Spotify: 7H55rcKCfwqkyDFH9wpKM6 iTunes: 378346343 Musicbrainz: 38d363c7-fdcb-4308-9474-a0d14ab8d9b7 Songkick: 3469696 Discogs: 2188235 Allmusic: mn0002508103 Deezer: 996589 Edit the value on Wikidata

Christina Judith Perri (Filadelfia, Pennsylvania, AEB, 1986ko abuztuaren 19a) estatubatuar abeslari eta konpositorea da. 24 urte zituela egin zen ezaguna, 2010 urtean Fox kateak So You Think You Can Dance saioan Jar of Hearts xumea erabili zuenean, eta Rolling Stone aldizkariak "Band of the Week" gisa aintetsi.

Christina Bensalemen hazi da, Filadelfiako auzo pobre batean. Nick Perri neba zaharragoa du, lehen Shinedown, Silvertide, Perry Farrell eta Darling Stilettosekin gitarra jotzen zuena.

Los Angelesera joan zen bizitzera 21 urte bete zituenean, ezkondu eta bideo musikalak egiten hasi zen. 18 hilabetera dibortziatu eta Filadelfiara itzuli zen 2009. urtearen bukaeran.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

So You Think You Can Dance showean debuta egin baino lehen, Perrik zerbitzari lanean jardun zuen Los Angeleseko "Melrose Cafe"-n eta gauez grabazio estudiora joaten zen.[1] Perriren Jar of Hearts abestia So You Think You Can Dance-n aurkeztu zuten 2010ean. "Jar of Hearts" show-ean erakutsi ostean, 48.000 kopia digital saldu zituen, Billboard Hot 100-en debuta 17. zenbakian egin zuen eta Hot Digital Songs-en 28. zenbakira heldu zen. Hilabete batean 100.000 kopia inguru saldu zituen.[2]

Gero, "Jar of Hearts" musika-bideoa egin zuen VH1eko Top 20an izan zen. Handik gutxira, Perrik egun nazionalean eta telebistan egin zuen debuta, 2010eko uztailaren 10ean The Early Show atalean zuzeneko abestia aurkeztuz CBS-n eta 2010eko uztailaren 16an So You Think You Can Dance atalean. Perrik tratua sinatu zuen Atlantic Records zigiluarekin 2010eko uztailaren 21ean.[3]

Handik gutxira, Perrik egun nazionalean eta telebistan egin zuen debuta, 2010 urteko uztailaren 10ean The Early Show atalean zuzeneko abestia aurkeztuz CBS-n eta 2010 urteko uztailaren 16an So You Think You Can Dance atalean. Perrik tratua sinatu zuen Atlantic Records zigiluarekin 2010 urteko uztailaren 21ean. Roadrunner Recordsek "Jar of Hearts" promozionatzen jarraitu zuen irratian. Perri The Tonight Show saioan ere agertu zen Jay Lenorekin batera 2010 urteko uztailaren 29an, non singlea abestu zuen.[3]

"Jar of hearts" abestia Lea Michelek aktore eta abeslariak interpretatu zuen FOX Gleeren telesailean.

Era berean, Stephenie Meyer-en The Twilight Sagaren zale amorratua zen abeslariak bere abestietako bat ("A thousand years") sagako bosgarren filmaren, Breaking Dawn - Part 2, soinu bandan ziurtatua izango zuela jakinarazi zen, 2011 urteko azaroan estreinatu zena.[4]

Head or Heart, bere bigarren estudioko albuma, 2014 urteko apirilaren 1ean kaleratu zuen, Atlantic Records diskoetxearen bidez. Bere lehen singlea Human izan zen, gero Burning Gold, I believe eta, azkenik, 2015 urtean The Words. Horrez gain, Ed Sheeranekin (Be my forever) egindako abesti baten lankidetza ere jaso zuen.

Estudioko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lovestrong (2011)
  • Head or Heart (2014)
  • Songs for Carmella: Lullabies & Sing-a-Longs (2019)
  • The Ocean Way Sessions (2010)
  • The Karaoke Collection (2011)
  • A Very Merry Perri Christmas (2012)
  • "Jar of Hearts" (2010)
  • "Arms" (2011)
  • "A Thousand Years" (2011 eta 12) sagaren Soinu Banda: Crepúsculo: Amanecer 1 eta 2 zatiak
  • "Human" (2013)
  • "Burning Gold" (2014)
  • "The Words" (2015)
  • "We are the souls ("I believe" remaster)" (2019)
  • Head or Heart Tour - 2014
  • The Girls Night Out, Boys Can Come Too Tour - 2015

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perrik jatorri italiarrekoa da. Perri 2016 urteko urtarrilean hasi zen irteten Paul Costabile erreportariarekin, 2013 urteko elkarrizketa batean ezagutu zuena.[5] 2016ko martxoan, Perrik 4 urte edan gabe zegoela jakinarazi zuen. Bera eta Costabile 2017ko ekainean konpromisoa eta 2017ko abenduan ezkondu.[6][7] 2017ko abuztuan, Perrik lehen semeaz haurdun zegoela jakinarazi zuen, eta 2018ko urtarrilean izan zuen lehen alaba, Carmella Stanley Costabile. 2020ko urtarrilean berezko abortua izan zuen, baina urte bereko uztailean berriz ere haurdun zegoela jakinarazi zuen. Hala ere, haurdunaldiko 33. asteetan, garaiz aurretik erditu zuen neskatoa— Rosie izena izatekoa zena — hilda jaio zen.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]