Christine (1983ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christine (1983ko filma)
Christine.jpg
John Carpenterren filma
Egilea John Carpenter
Argitaratze-data 1983
Jatorrizko izenburua Christine
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa beldurrezko zinema, misteriozko zinema, eleberri batean oinarritutako filma, film dramatikoa eta thrillerra
Iraupena 110 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Christine
Grabazio lekua(k) Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Carpenter
Gidoigilea(k) Stephen King
Antzezlea(k)
Keith Gordon
John Stockwell
Alexandra Paul
Robert Prosky
Harry Dean Stanton
Roberts Blossom
Malcolm Danare
Kelly Preston
Christine Belford
David Spielberg
John Madden (en) Itzuli
Robert Darnell (en) Itzuli
William Ostrander (en) Itzuli
Barry Tubb
Jan Burrell










[[Kategoria:John Madden (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Robert Darnell (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:William Ostrander (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizlea John Carpenter
Konpainia ekoizlea Columbia Pictures
Edizioa Marion Rothman (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Daniel A. Lomino (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea John Carpenter
Argazki-zuzendaria Donald M. Morgan (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Kalifornia eta Detroit
Argumentu nagusia Kontsumismoa eta demonic possession (en) Itzuli
Kanpo estekak

Christine 1983eko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Stephen King idazlearen izen bereko eleberrian oinarritua dago. Bertan, Keith Gordon, John Stockwell, Alexandra Paul, Robert Prosky eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Arnie Cunningham (Keith Gordon) ez da institutuko mutilik ezagun eta irekiena, bere betaurrekotzar beltzak eta konplexuez beterik, inguruko neskek ez diote inongo jaramonik egiten. Egun batez bere adiskidemin Dennisekin (John Stockwell) etxera doala, Arnie salgai dagoen auto zaharkitu batetaz maiteminduko da: Christine, 1958ko Plymouth Fury modeloko autoa. Bere adiskidearen oharpenei jaramonik egin gabe, Arniek autoa 250 dolarren truk erosi eta zaharberritzeko asmoa du.

Une hartan Arnie Christine autoarekin obsesionatuko da. Denbora gehiena autoa konponduz pasatuko du, bere adiskide eta familiarengandik erabat isolatua. Behin autoa prest jarrita, Arnie mutil harroxko eta berekoia bilakatuko da, institutuko neska eder eta buruargiena (Alexandra Paul) bere neska-lagun bilakatuko delarik. Baina Christine autoak bera eta bere jabe berriaren artean jartzen den edonor erditik kenaraziko du. Dennis Arniren gurasoekin mintzatu eta bere adiskidearen isolamendu eta jokaera arraroaz kezkatuta, Christine autoa erosi zuten lekura joan eta saltzaileari autoaren aurreko jabeen patu beldurgarria jakingo du, honela bere adiskidea autoarengandik urruntzen saiatuko da.

Christine autoaren antzeko 1958ko Plymouth Belvedere modeloa.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]