Christoffer Wilhelm Eckersberg
Christoffer Wilhelm Eckersberg (Blåkrog, 1783ko urtarrilaren 2a - Kopenhage, 1853ko uztailaren 22a) Danimarkako margolari klasizista izan zen, Danierako pinturaren aita izendatu zuten.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Christoffer Wilhelm Eckersberg margolaria Blakrog deritzon herri txiki batean jaio zen, garai hartan Slesvig Dukerria zena eta gaur egun Hego Jutlandia eskualdea. Aita Henrik Vilhelm Eckersberg margolaria eta arotza zen eta ama Ingeborg Nielsdatter zuen izena.
1786 urtean Allesund eskualdeko Blans herrira bizitzera joan ziren eta hamairu urte zituela margolaritzari profesionalki ekin zion. Bere lehendabiziko margolari maisuak hauek izan ziren: Jes Jessen, Aabenraa herrian eta Johann Jacob Jessen, Flensburg hirian.
1800 eta 1803 urte bitartean Danimarkako Arte Ederren Errege Akademian (Det Kongelinge Danskekunstakademi) ikasi eta lan egin zuen eta bertan bere maisuen artean Abildgaard izan zuen. Geroago, beka bat lortuta, Parisen Jacques-Louis David margolariaren ikasle izan zen. 1818 urteaz geroztik, Danimarkako Arte Ederren Errege Akademiako irakasle izan zen eta 1827 urtetik 1829 urtera bitartean, bertako zuzendaria ere.
Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Klasizismoa eta erromantizismoa batu zituen bai paisaietan bai eta arkitekturazko margoetan ere, Thorvaldsen (Langreboko sua) adibidea jarraituz. Erretratugile fina izan zen, lerro garbi eta zehatzak egiten zituen. Argi ilunak egiteko zuen trebeziagatik (Emakumea biluzik ispilu aurrean ilea orrazten) Danimarkako Urrezko Aroko aitzindari bihurtu zen.
Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Anna Maria Magnaniren erretratua, 1814
- Emakumea biluzik ispilu aurrean ilea apaintzen, 1837/41
- Iruzurraren artea gerran, 1855
Ikasleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beste batzuen artean:
Aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Margolari honen omenez, Danimarkako estatuak Eckersberg Domina ematen du.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- MUTIL Kunst-Indizea Danmark ("Artea Indizea Danimarka")
- Danimarkako Biografiko Entziklopedia ("Dansk biografisk Leksikion")