Christopher Isherwood
| Christopher Isherwood | |
|---|---|
(1938) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Cheshire, 1904ko abuztuaren 26a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Santa Monica, 1986ko urtarrilaren 4a (81 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
| Familia | |
| Aita | Francis Edward Bradshaw-Isherwood |
| Ama | Kathleen Bradshaw-Isherwood |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Corpus Christi College (en) Repton School (en) Londresko King's College St Edmund's School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, gidoilaria, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, autobiografialaria, antzerkigilea, gay fiction writer (en) |
| Enplegatzailea(k) | California State University, Los Angeles (en) |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | hinduismoa |
Christopher Isherwood (Disley, Cheshire, Ingalaterra, 1904ko abuztuaren 26a - Santa Monica, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1986ko urtarrilaren 4a) eleberrigilea izan zen.
Ingalaterran jaioa, 1939an alde egin zuen Estatu Batuetara, eta 1946an lortu zuen hango hiritartasuna. Nobela ugari idatzi ditu; besteak beste, A Single Man (Gizon ezkongabea); A Meeting by the River (Ibai ondoko topaketa); The Last of Mr. Norris (Norris jaunaren azkena); eta Goodbye to Berlin (Berlini agurra), geroago The Berlin Stories (Berlineko istorioak) liburuan elkarrekin argitaratuak. Antzerki-lan baten oinarri izan zen I Am a Camera (Kamera naiz), eta komedia musikal baten oinarri izan zen Cabaret. Condor and the Cows (Kondorra eta behiak) bidaia-liburua ere idatzi zuen, eta Lions and Shadows (Lehoiak eta itzalak) eta Kathleen and Frank autobiografiak, eta baita antzerki poetiko bat ere, On the Frontier (Mugan), W.H. Audenekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1904ko jaiotzak
- 1986ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako idazleak
- Ingelesezko idazleak
- Ingalaterrako idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako eleberrigileak
- Gizon homosexualak
- Bakezaleak
- Cheshire konderriko jendea
- Kontzientzia-eragozleak
- Prostatako minbiziaren ondorioz hildakoak
- Hinduismora kristautasunetik konbertituak
- Ameriketako Estatu Batuetako hinduak