Christopher Lee

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Christopher Lee
Christopher Lee
Datu pertsonalak
Izen osoa Christopher Frank Carandini Lee
Jaio 1922ko maiatzaren 27a
Belgravia, Londres, Ingalaterra (Erresuma Batua)
Hil 2015eko ekainaren 7a
Chelsea, Londres, Ingalaterra (Erresuma Batua)



Sir Christopher Frank Carandini Lee (Londres, Ingalaterra, 1922ko maiatzaren 27a2015eko ekainaren 7a) antzezlea eta abeslaria izan zen. Ospea lortu zuen 1958ko film batean Drakula kondearen rola jokatu zuelako eta, 2001-2003 bitartean, Eraztunen Jauna trilogian Sarumanena egin zuelako, besteak beste. Lee 266 filmetan agertu zen 1948z geroztik, eta zaldun izendatu zuten 2009an.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terence Youngen Hitzordu bitxia (1948) filmean debutatu, eta hurrengo urteetan, John Hustonen Moulin Rouge (1952) eta Michael Powell eta Emeric Pressburgerren La Plata ibaiko gudaldia (1956) filmetan parte hartu zuen. 1958an, Bram Stokerren Drakula eleberrian oinarritutako filmeko protagonista izan zen, eta berehala bihurtu zen ospetsu beldurrezko zinemaren alorrean. Drakula bezala, Hammer estudioetan filmatu zituen: Frankensteinen madarikazioa (1957), Baskervilleko zakurra (1959), Momia (1959), hirurak Terence Fisherrenak, eta Rasputin (1957), Don Sharpena.

Beste film garrantzitsu batzuetako protagonista ere izan zen: Billy Wilderrek zuzendutako The Private Life of Sherlock Holmes (1970); Urrezko Pistoladun Gizona (1974), James Bonden sailaren barruan; 1941 (1979), Gremlins 2. Belaunaldi berria (1990); eta Eraztunen Jauna trilogia. Sarritan lan egin zuen Estatu Batuetako eta Europako telebistetan, batez ere telesail txikietan, Sherlock Holmesen papera eginez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christopher Lee Aldatu lotura Wikidatan