Chromium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Chromium
Chromium 11 Logo.svg
Chromium.v.27.0.1425.0.openSUSE.png
Informazio orokorra
Sistema eragilea OpenBSD, Microsoft Windows, Android, macOS eta Linux
Data 2008
Programazio-lengoaia C++, C, Java, JavaScript, Python eta Mihiztatzaile
Lizentzia BSD lizentziak, Apache License Itzuli, GNU Lesser General Public License, MIT license Itzuli, Shared Source Itzuli, Mozilla Public License eta GNU General Public License
Azken bertsioa 73.0.3635.1
www.chromium.org/Home

Chromium kode irekiko web nabigatzaile bat da. Google-en Chrome nabigatzaileak bertatik hartzen du iturburu kodea.

Bien arteko alderik nabarmenenak hauek dira: Chromiumek ez du erabiltzen Google-en marka, ez da automatikoki eguneratzen, ez du Adobe Flash Player integratua, ez dio Google-i erabilpen estatistikarik ez erroreen txostenik bidaltzen eta HTML5eko audio eta bideo-etiketetan bakarrik onartzen ditu Vorbis, Theora eta WebM codecak (Google Chromek horietaz gain H.264, ACC eta MP3 onartzen ditu).

Chromium nabigatzaileak BSD lizentzia librea du. Windows, Linux eta Mac OS X plataformetan funtzionatzen du.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chromium Aldatu lotura Wikidatan
Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.