CiNii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Logoa.

CiNii Aipu eta erreferentzia bibliografikoak edo bibliografia datu-base japoniarra da. Zerbitzuak Japonian argitaratutako japonierazko zein ingelesezko erreferentziak biltzen ditu.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbituza doakoa da eta liburuak, artikuluak eta hitzaldiak bilatzeko aukera ematen du. Datu basea 2005ko apirilan sortu zen eta haren funtzionamenduaren ardura National Institute of Informatics erakundearen eskuetan dago. Bilaketen zerbitzuaren mantenimendua NII-k berak darama eta, halaber, beste erakundeenak koordinatzen ditu, esaterako Dietako Liburutegi Nazionalarena.[2]

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu baseak 7.000 publikazioen 17 milioi artikulu jaso ditu. Hilabetero, 2012ko datuen arabera, 30 milioi inguru sarrera jasotzen ditu ditu eta 2,2 milioi bisitari. Beraz, Japoniako horrelako datu-base handiena eta osatuena da. Basea gai askotarikoa da baina jasotzen dituen kontsulta gehienak gizarte-zientzietakoak dira, agian, CiNii horrelako datu-mota biltzen dituen base bakarra delako; natur-zientziak, medikuntzarekin lotutako gaiak edo zientzia formalak aztertzeko badira beste datu-baseak.[3]

Identifikatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu-baseak aldizkarien artikuluen sarrerei identifikatzaile bakarra ezartzen die, NII Article ID (NAID). Liburuekin beste identifikatzaile erabiltzen du, NII NACSIS-CAT ID (NCID).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]