Edukira joan

Circenīša Ziemassvētki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Circenīša Ziemassvētki
Jatorria
Argitaratze-data1980
Ezaugarriak
Genero artistikoalo-kanta eta bilantzikoa
Hizkuntzaletoniera
HitzakAspazija (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRaimonds Pauls

Circenīša Ziemassvētki (euskaraz: «Kilkerraren Gabonak») letoniar Gabon kantarik ezanunenetakoa da.[1] Raimonds Paulsek moldatu zuen 1980an, Aspazijaren izen bereko poeman oinarrituta.

Aspazijak 1900 eta 1904 artean idatzi zuen Circenīša Ziemassvētki poema, eta 1904ko Dvēseles krēsla bildumaren baitan argitaratu zuen. Poema hau, bilduma osoa bezala, egilearentzat garai zail batean sortu zen, bere senar Rainis Viatkako gobernazioan erbesteratuta zegoenean.[1]

1980an, ia 80 urte geroago, Aspazijaren beste lau poemekin batera, Raimonds Paulsek hautatu zuen Emil Darzins musika eskolako abesbatzarentzako abesti sorta bat moldatzerakoan. 1980ko amaieran, lehen aldiz eman zen Letoniako telebistan, Ielūdz Raimonds Pauls saioan.[2] 1981ean, Aspazijaren poemetan oinarritutako abesti sorta osoa, abesbatza berak interpretatua, Melodia diskoetxeak kaleratu zuen R. Pauls, Aspazija — Dziesmas Bērniem diskoan.[3]

Circenīša Ziemassvētki abestiak ospe handia lortu zuen Ilgais ceļš kāpās telefilmeari esker, garai berean Rigako Zinema Estudioan filmatu zena. Filmaren jatorrizko bertsioan, Lilita Ozoliņa aktore nagusiak abestu zuen letonieraz, eta errusierazko bikoizketan, berriz, Valentina Talyzinak.[4] Ondoren, Dzeguzīte haur abesbatzak[5], Cosmos taldeak (2005)[6] eta Linda Leen abeslariak (2009) interpretatu dute.[7]

2018an, 33. postuan sailkatu zen garai guztietako letoniar abesti onenen artean.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Letonieraz) ««Circenīša Ziemassvētki» — Aspazijas emocionālā dzeja, kas pārtapusi dziesmā» LSM 2018-12-07.
  2. a b (Letonieraz) «Visu laiku labākās simtgades dziesmas — TOP 100 tautas izvēlētās dziesmas» LV Top 100 (kontsulta data: 2026-01-05).
  3. (Ingelesez) «R. Pauls*, Aspazija – Dziesmas Bērniem» Discogs (kontsulta data: 2026-01-05).
  4. (Errusieraz) «Колыбельная. Из кинофильма «Долгая дорога в дюнах» (1980)» A-pesni (kontsulta data: 2026-01-05).
  5. (Letonieraz) ««Dzeguzīte» atzīmēs 45. jubileju» Sejas.lv 2015-04-14 (kontsulta data: 2026-01-05).
  6. (Ingelesez) «Cosmos — Ticu un viss — 2005» Discogs (kontsulta data: 2026-01-05).
  7. (Ingelesez) «Linda Leen – Ziemasskaņas» Discogs (kontsulta data: 2026-01-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]