Circinaria calcarea
| Circinaria calcarea | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Ascomycota |
| Klasea | Lecanoromycetes |
| Ordena | Pertusariales |
| Familia | Megasporaceae |
| Generoa | Circinaria |
| Espeziea | Circinaria calcarea |
Circinaria calcarea liken krustazeo bat da, kolore zurikoa eta zirkulu formakoa. Mundu mailako zabalkunea du, Europan, Asian, Ozeanian eta Ipar zein Hego Amerikan aurkitzen baita.[1]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineok deskribatu zuen Zientziarako 1753. urtean Species Plantarum liburuan. Lichen calcareus ("karezko likena") izena eman zion[2]. Sinonimo asko izan dituen espeziea da eta Megasporaceae familiako likenen filogenia molekularra ikertu ondoren 2010ean Circinaria generoan kokatu zen.[3]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liken zapala da, lurrari estuki itsasten zaiona. Klera kolore zuria du, inoiz grisaska, 0,25-0,8 mm-ko lodiera hartzen duena. 30 cm inguruko diametroa hartzen du gehienez.[4] Apotezioak barneratuta ditu eta itxura irregularra dute, puntukakoa, triangeluarra edo linearrak izan daitezke.[4]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harkaitzetako likena da. Sutratu karetsua, kaltzikola eta mafikoa atsegin ditu.[1] Tenperatura epelak atsegin ditu.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Consortium of Lichen Herbaria - Circinaria calcarea» lichenportal.org (kontsulta data: 2025-04-13).
- ↑ Linné, Carl von; Linné, Carl von. (1908). Species plantarum : exhibentes plantas rite cognitas ad genera relatas, cum diferentiis specificis, nominibus trivialibus, synonymis selectis, locis natalibus, secundum systema sexuale digestas. Junk (kontsulta data: 2025-04-13).
- ↑ Nordin, Anders. (2010-11-01). «Phylogeny and taxonomy of Aspicilia and Megasporaceae» Mycologia 102 (6): 1339–1349. doi:. ISSN 0027-5514. (kontsulta data: 2025-04-13).
- 1 2 3 Martellos, P. L. Nimis, M. Conti & S.. «Circinaria calcarea (L.) A. Nordin, Savić & Tibell» italic.units.it (kontsulta data: 2025-04-13).